Berlin: artisten paradisu

Berlin, bi aldiz munduko hiriburu izatearekin amets egin zuen ziutatea, iragan mingarria atzean utzi nahian dabil aspaldi. Hala ere, berlindarrek ez dute erabat ahaztu nahi hiria bi zatitan banatu zuen harresiaren zauria, azken urte hauetan turistentzako amu bilakatua. XX. mendeko gerren laborriaren lekuko aparta, artisten paradisua da gaur egun.