BeReal aplikazioa desagertu egin litekeela diote batzuk, baina zergatik?

BeReal aplikazioa desagertu egin litekeela diote batzuk, baina zergatik? "Anti-Instagram" izengoitiz ezagutzen den aplikazioa 2022an hasi zen hazten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bereal-aplikazioa-desagertu-litekeela-diote-batzuk-baina-zergatik/@@download/image/Captura de pantalla 2023-05-09 a las 12.30.32.png
2023/05/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Anti-Instagram" izengoitiz ezagutzen den aplikazioa 2022an hasi zen hazten.
BeReal aplikazioa desagertu egin litekeela diote batzuk, baina zergatik?

Urte horretatik aurrera, mundu birtuala beste modu batera hasi ziren bizitzen milaka eta milaka erabiltzaile. Filtro eta ediziorik gabeko munduak ikusi ahal ditugu BeReal-en bidez. Baina bai al du benetakoa erakustearen joerak etorkizunik? 

PhotoAiD erakundeak burututako ikerketa batean BeReal aplikazioaren 900 erabiltzaile elkarrizketatu ziren eta ondorioztatu dutenaren arabera, bere amaiera hurbil egon liteke. Dirudienez nahiago dugu fantasia batean bizi. 

Elkarrizketatuen %35ak adierazi zuten herstura sentimendu handiago eragiten ziela beste aplikazioek baino. Ez da zaila herstura honen arrazoia zein den asmatzea. Zure lagunak goizeko zortzietan argazki bat argitaratu du, bere goizaldeko running-etik bueltan. Zuri berriz, gehiegitan harrapatzen zaitu ohean aplikazio madarikatuak. Honek antsietatea eragin lezake. Egoera honi buelta emateko, elkarrizketatuen %82ak onartu du momentu bat bizitzea itxaron duela BeReal-en argitaratu ahal izateko. Honela, egiazkotasuna, aplikazioaren manifestu nagusia, galtzen ari da. 

2022ko urritik aplikazioaren deskargek behera egin zuten. Sare sozialak erabiltzeko modu berri baten promesa erdi bidean geratu da egunerokotasunaren loop-ean harrapatuta. Zaren bezala agertzea jada ez da dibertigarria, benetako ia beti aspergarria baita. Bestetik, egunean zehar egiten duzun horretaz adi egon beharrak nekea sortzen du. 

Alabaina, BeReal ez da krisian dagoen sare sozial bakarra. Twitter, Instagram eta TikTok ukiezinak badirudite ere jaitsiera bat nabaritu zaie. Instagram adibidez, Z bealunadikoentzat modatik at dagoen plataforma da. Bitartean, interes jakinetara bideratuak dauden aplikazioek zaleak irabazi dituzte: Twitch, Discord, Reddit, Substackt eta errealitate birtualean oinarritutako VRChat.