Bere lehen hegazkin ontzia estreinatu du Txinak

Bere lehen hegazkin ontzia estreinatu du Txinak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-lehen-hegazkin-ontzia-estreinatu-du-txinak/@@download/image/2011927500Dalian.jpg
2012/12/13
berria
Bere lehen hegazkin ontzia estreinatu du Txinak
Daliango portuan bere lehen hegazkin ontzia estreinatu du Txinak. 80ko hamarkadan hasi zen 300 metroko luzera eta 2.000 marineleko tripulazioa duen erraldoi honen historia. Sobietar Batasunak ekin zion eraikuntzari baina, komunismoaren erorketa tarteko, Ukrainari saldu zion osatu gabeko egituratzarra. Hauek ere, krisi ekonomikoa zela eta, ezin izan zuten bukatu eta Txinari saldu zioten 1998an. Mendebaldeko hainbat gobernu kezkaturik agertu dira Txinaren ahalmen militarraren erakustaldi berri honekin, eta gobernu txinatarrak NBEko Segurtasun Kontseiluko kide guztiek horrelako bat dutela esanez erantzun die.