Bere buruari lapurtu zion

Bere buruari lapurtu zion https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-buruari-lapurtu-zion/@@download/image/39p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Bere buruari lapurtu zion
Manuel Moreno, Mexicoko Tianguistengo hiriko lan publikoetako zuzendariordea atxilotu berri dute bere saileko funtzionarien soldatak lapurtzeagatik. Soldatak ordaintzeko 70.000 peso (7.000 euro inguru) jaso zituen Morenok, eta lapurreta egin zioteneko itxura egin zuen, hiru laguntzailerekin batera; autoari tiro egin eta poliziari hots egin zioten, lapurtu egin zituztela esanez. Poliziak inguruetako errepide guztiak itxi zituen eta lapurrak azaltzen ez zirela ikusita, galdeketa egin zioten Morenori. Egindakoaz damututa, lapurra bera zela aitortu zuen gizonak. 'Sugetzarretako' istorioa dirudi