Bere buruaren aurkako salaketa

Bere buruaren aurkako salaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-buruaren-aurkako-salaketa/@@download/image/70p5_2.jpg
2012/12/13
berria
Bere buruaren aurkako salaketa
Hona hemen istorio ezin bitxiagoa: Curtis Gokey kaliforniarrak kolpe bat eman zion bere autoari, lanean gidatu ohi duen udal kamioiarekin. Udalak kalte-ordaina eman ziezaion nahi zuen Gokeyk, baina Udalak atzera bota zuen eskaera, pertsona batek ezin baitio salaketarik jarri bere buruari. Hala ere, Gokeyk ez zuen etsi, eta bere emaztearen izenean egin zuen erreklamazioa. Udalak Gokeyren emaztearen eskaera ere atzera bota zuen, Kaliforniako legeriaren arabera, senar-emazteak entitate bera baitira.