Bere burua defendatzen duen giltzarrapoa!

Bere burua defendatzen duen giltzarrapoa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-burua-defendatzen-duen-giltzarrapoa/@@download/image/91p10giltzarrapo.jpg
2012/12/13
berria
Hirietako txirrindulariek pairatzen dituzten lapurketak zailduko dituen asmakizuna lortu dute. Lapurren bat giltzarrapoa mozten saiatuz gero, giltzarrapoa babesten duten aire eta likidoak lapurra eta bizikleta bustiko ditu. Gainera, likidoak bizikleta margotzen du, gerora, saldu nahi izanez gero, lapurrek arazoak izan ditzaten. Mike Lambourn, giltzarrapoaren diseinatzailea, asmakizuna ekoitziko duen enpresaren bila dabil.