Bere aitaren alaba

Bere aitaren alaba https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-aitaren-alaba/@@download/image/20111074917Bere_aitaren_alaba_anne_beret.jpg
2011/10/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Anne Berest, Itzultzailea: Jon Muñoz
122.zenbakia
Azken aldian elkarrengandik urrun samar izan diren hiru ahizpek topo egin dute berriz ere familiako ospakizun batean. Ospakizuna zapuztu egin da, ordea, aitaren emazteak agerian utzitako sekretuak arrakalak sortu baititu. Egoera horren aurrean, ahizpek bat egingo dute berriro elkarri babesa emateko, gauza asko isilpean gorde dituzten arren euren artean ere. Liburu irakurterraza eta arina da, eta argumentua ezagun samarra izan litekeen arren, ezustekoak ere badira. Filma irudikatuko du irakurleak irakurtzen ari den bitartean.