20. urteurrena ospatzeko kontzertua datorren urtera atzeratu du Gatibu taldeak

20. urteurrena ospatzeko kontzertua datorren urtera atzeratu du Gatibu taldeak "Bixotzetik" deitu duten kontzertua 2021ko azaroaren 13an egin du talde bizkaitarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-20-urteurrena-ospatzeko-kontzertua-datorren-urtera-atzeratu-du-gatibu-taldeak/@@download/image/A1NTJYtJAFL._SS500_.jpg
2020/09/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Bixotzetik" deitu duten kontzertua 2021ko azaroaren 13an egin du talde bizkaitarrak.
20. urteurrena ospatzeko kontzertua datorren urtera atzeratu du Gatibu taldeak

Bixotzetik kontzertua 2021ko azaroaren 13ra arte atzeratzea erabaki du Gatibu taldeak. Aurten 20 urte betetzen ditu taldeak, baina hau ospatzeko kontzertua datorren urtean ospatuko da. Hala adierazi du taldeak komunikatu baten bidez: ziurgabetasunez beteriko sasoia dugu sortzaileona. Gure kultur emanaldietan osasun eta segurtasun protokoloak zehatz mehatz betetzen baditugu ere, gaur gaurko ezinezkoa zaigu milaka lagun bilduko lituzkeen kontzertua burutzea. Guk argi dugu, elkarrekin bizitzeko gaude, gure musika modu kolektiboan sentitzeko sortzen dugu, zuekin batera bizitzeko eta gure esku dagoen guztia egingo dugu berriz ere aurrez aurre egon gaitezen, distantziak laburtuko dizkigun zuzeneko musikaren bizipozean.

20 urteko ibilbidearen mugarria izatea nahi zuen laukoteak Bilboko Miribillarako prestatzen ari ziren kontzertua: maitasun eta zehaztasun itzelez ari ginen ñabardura bakoitza fi­ntzen: kanten zerrenda, soinua, argiak, oholtzaren neurriak, eszenogra­fia, iraupena bai zuentzat bai guretzat berezia behar zuen emanaldia genuen bihotz-buruetan.

Covid-19aren krisiak ordea, kontzertua aurreikusten zuten eran burutzea eragotzi egin die eta kontzertua bigarrenez atzeratu behar izan dute 2021eko azaroaren 13ra arte. Hitzordu hori iritsi arte ordea, taldearen urteurrena ospatzen jarraitzeko kontzertu-formatu berezia prestatzen ari direla ere zabaldu nahi izan dute: pandemia horrek eragindako egoerak bide ematen digun neurrian. 

SARRERAK
Orain arte eskuratutako sarrerek berdin balioko dute datorren urteko kontzerturako. Autobuserako sarrera jaso dutenei ordea dirua itzuliko zaie. Horrez gain, online bidezko sarrera norbaitek itzuli nahiko balu honako galdetegi hau bete beharko du. Sarrera fisikoa itzuli nahi duenak berriz, info@pandaartistmanagement.net helbidera idatzi beharko du. Sarrera itzultzen ez duenari, taldearen online dendan %10eko deskontua egiteko mail bat iritsiko zaiola iragarri dute.