Berdintasunezko ezkontzek ehunaka suizidio ekiditen dituzten LGTBI komunitatean

Berdintasunezko ezkontzek ehunaka suizidio ekiditen dituzten LGTBI komunitatean Ikerketa batek 28.000 pertsonen pausuak jarraitu zituen 11 urtetan zehar eta ondorioztatu berdintasunezko ezkontzek seguritatea eta errekonozimendua bermatzen dituztela suizidioak erdiraino murriztuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasunezko-ezkontzek-ehunaka-suizidio-ekiditen-dituzten-lgtbi-komunitatean/@@download/image/corazon-pride-madridbcn.jpg
2019/11/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikerketa batek 28.000 pertsonen pausuak jarraitu zituen 11 urtetan zehar eta ondorioztatu berdintasunezko ezkontzek seguritatea eta errekonozimendua bermatzen dituztela suizidioak erdiraino murriztuz.
Berdintasunezko ezkontzek ehunaka suizidio ekiditen dituzten LGTBI komunitatean

Berdintasunezko ezkontzak onartu zirenetik %50ean jaitsi da LGTBI komunitatean suizidioen tasa. Beste hitz batzuetan esanda, homosexual eta bisexualei ezkontzen utziz kolektibo honen suizidioen erdiak prebenitu daitezke. Ekintza legal sinple honekin, nahiz eta gizarte mailan horren konplexua izan, kolektibo honen osasun mentala hobetzea lortu da.

Ondorio hauek Danimarka eta Suedian 28.000 pertsonei 11 urtetan burututako ikerketa batetik atera dira. Ikerketa honek suizidoak alderatzen zituen bi etapatan: berdintasunezko ezkontzak legeztatu aurretik (Suedian 2009. urtean izan zen eta Danimarkan 2012an) eta behin berdintasunezko ezkontzak legeztatu ondoren. Ondorioak argiak dira: eskubide honek kolektibo honen osasun mentala hobetzen du.

Annette Erlangsenek, ikerketaren autore nagusiak, aditzera eman du berdintasunezko ezkontzek kolektibo honekiko dagoen estigmatizazioarekin apurtzen duela euren bizitzak erraztuz. Baloratuagoak sentitzen dira gizartean pertsona hauek, gizarte heteropatriarkalak inposatutako mugetan bizi behar izatearen karga arinduz.

Ez hori bakarrik, kolektiboak bere burua ere modu positiboagoan hautematen du. Eskubide hau onarturik, kontsentsu soziala ez edukiagatik, babesa ematen die normalizazioara bidean. Suizidioak ere ekiditen dira, gizarteak apurka apurka egoera horiek normaltzat ikusten baititu, gizarte anitz baterantz bidea eginez.

Haatik, ikerketak dioenez oraindik ezkondu ondoren suizidatzen diren bikoteen kopurua bikoitza da LGTBI kolektiboko bikoteetan. Horregatik, suizidioak gutxitu badira ere, tasa altuak dira oraindik.

Britainiar egunkari batek burututako beste ikerketa baten arabera, arbuiaketa soziala oraindik mantentzen da eta horregatik LGTBI komunitate pertsonek suizidioaren bidea erabakitzeko aukera gehiago dituzte. Gainera, Erlangsenek aipatzen du berdintasunezko ezkontzaren legea aldatu daitekeela eta etengabeko dudan bizi direla; orain inoiz baino gehiago gainera eskuin muturraren gorakadarekin.