Berdintasunaren aldeko borrokan

Berdintasunaren aldeko borrokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasunaren-aldeko-borrokan/@@download/image/2012433419Mundua_Kunduz.jpg
2012/12/13
berria
Kunduz eskualdean, Afganistan iparraldean, gizon batek bere emaztea ito du, “ondorengoen artean mutilik eman ez diolako”. Bikoteak hiru neskato zituen, azkena emakumea hil baino hiru hilabete lehenago jaioa. Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez, Afganistango gizartean aurrerapen nabarmenak eman diren arren, emakumeen eskubideak sistematikoki urratzen dituzte oraindik. Sexu indarkeriagandik babestuko dituen legedia ezartzea ezinbestekoa dute, emakumezkoak ordain-sari moduan oparitu eta saltzen baitituzte hainbat zonaldetan. Berdintasunaren aldeko borrokak bide luzea du egiteko, han eta hemen.