Berdintasunaren alde lan egin dutenei aitortza

Berdintasunaren alde lan egin dutenei aitortza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasunaren-alde-lan-egin-dutenei-aitortza/@@download/image/martxoaren_8_1394204001.jpg
2014/03/07
berria
Berdintasunaren alde lan egin dutenei aitortza
Donostiako Udalak, hiriko emakume taldeekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Eguna behar bezala ospatzeko asmoz. Martxoaren 8an bertan, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Bulebarretik abiatuta.


Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere milaka elkarretaratze eta mota guztietako ekintza egingo dituzte gizon eta andrazkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.

Feminismotik berdintasuna eraikitzen lelopean, Donostiako Udalak ere egitarau berezia antolatu du martxoaren 3an hasi eta apirilera bitarte, berdintasunari loturiko antzezlanak, erakusketak, kirol jarduerak, liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta filmen proiekzioak egingo baitituzte, besteak beste, hiriko berdintasun mugimenduekin elkarlanean. Naiara Sampedro Donostiako Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "martxoaren 8a, sinbolismoetatik haratago, benetako berdintasuna aldarrikatzeko baliatu behar dugu, erronka hori guztion eskuetan baitago, norbanako, gizarte, administrazio eta eragile sozial guztien eskuetan".

Hala ba, martxoaren 8an bertan Sinceridad antzezlana aurkeztuko dute Martuteneko espetxan, eta arratsaldeko 19:00etan manifestazioa abiatuko da Bulevarretik. Igandean, halaber, 25. Lilaton lasterketa egingo dute Donostiako kale esanguratsuenetan zehar, eta patinetan parte hartzeko aukera izango da. Datozen egunetako jarduerak kontsultatu nahi izanez gero, ikusi egitaraua.