'Berdinna', berdintasunaren aldeko saria

'Berdinna', berdintasunaren aldeko saria Berdintasunaren alde lan egin duten proiektuak sarituko ditu Nafarroako Gobernuak; bidali zure proposamena hilak 12 baino lehen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdinna-berdintasunaren-aldeko-saria/@@download/image/Screen-Shot-2013-10-17-at-11.36.44-AM.png
2018/02/07
albiste-laburra
Berdintasunaren alde lan egin duten proiektuak sarituko ditu Nafarroako Gobernuak; bidali zure proposamena hilak 12 baino lehen!
'Berdinna', berdintasunaren aldeko saria

Berdinna saria sortu du aurten Nafarroako Gobernuak; horren bidez, berdintasunaren aldeko lanak goratzeko helburua du. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak eta proiektuak goratu nahi dituzte.

Berdintasunarekin lotutako proiektu bat baduzu, azkar ibili! Hilaren 12a arte egin dezakezu zure proposamena; horrekin batera, Berdinna saria nori eman beharko litzaiokeen bozkatu dezakezu. Interesatzen zaizu? Egin klik hemen!