Berdingabeen artea

Artisauak dira seirak, lehengaiekin salgaiak ekoizten dituzte; denbora lasai pasatzen uzten dute, kantitateak kalitatea baldintzatu gabe.

Senideen eragina edo ofizio beharra ez ziren sopuertar honek larruarekiko duen loturaren eragile izan; aldiz, modu autodidakta eta naturalean ekin zion pieza txikiak egiteari, gaur arte.
Antzinatik
Gaztelerara eta frantsesera jo eta "larru" hitza itzultzen badugu cuero eta cuir, hurrenez hurren, berba latineko coirum hitzetik eratorri dela ohartuko gara. Historiaurretik jantziak, oinetakoak eta egunerokoan erabiltzen diren ondasunak ekoizteko baliatu izan du gizakiak larrua, eta denborak aurrera, bere erabilera moldatzen joan gara unean uneko produktuak ekoizteko. Gaur egun ere balio eta aintzatespen berezia izaten jarraitzen du bere edertasun, erosotasun eta iraunkortasunagatik.
Paperetik objektuetara
Larrugintzari buruzko liburuak irakurriz eta lanak begiztatuz hasitakoa, prestakuntza zehatzeko kurtsoekin osatu zuen Larraurik. Material honen sekretuei buruzko ikasketa aldia, baina, ez du oraindik amaitutzat jo sopuertarrak: "Larruak egunero irakasten dit zerbait". Diru-zorroak, poltsak, eskumuturrekoak, lepokoak, muralak, apaingarriak, propio galdegindako enkarguak Guztiak egiteko landare bidez Aretzederra tailerrean ondutako zaldi edo behi larrua erabiltzen dute, produktu kimikorik gabe atondutakoa. Diseinuak egiten ditu lehenengo eta, horietatik abiatuta, pieza osatzen duten zati bakoitzaren ereduak edo plantillak deskribatzen ditu segidan. Figura horiek larru gainean marraztu ostean, moztu eta tindatu egiten ditu, eta hertzak eztitutakoan muntatzen du pieza.
Balio erantsia
Azken emaitza erabat esklusiboa da eta, artisautza produktu gehienek bezala, industrietatik irteten direnek baino iraupen luzeagoa dute produkzioan jarritako kontu bereziari eta mimoei esker. Hori da piezoi gainbalioa ematen diena baina, gizartearen eroste-joerei so eginez gero, gero eta gutxiago zenbatesten duguna.
Lanean jarraitzeko
Krisiaren ondorioz, multinazionalak artisauen lana berenganatzen ari direla uste du Larraurik. "Egoeraren larritasunaz ohartzeko Euskal Herriko lurralde bakoitzeko artisau erregistroa ikusi besterik ez dago, oso gazte gutxi daude inskribaturik"; belaunaldien arteko lotura ezak amildegia aitzurtu du adinekoen eta gazteen artean. Hala ere, larrukigintzak industria handiei men egin gabe aurrera jarraituko duen esperantza du.

Hainbat musika taldetan aritutakoa da, baita berbenetan ere (Hegan, Izotz, Trikitake). Gure inguruko luthierren artean, Interneten kritikarik ez duen bakarrenetakoa da oiartzuarra.
Zein da gitarra on bat egiteko sekretua?
Milaka daude, baina detaile guztiak zaintzea da garrantzitsuena: egurra era naturalean eta guztiz lehortzea, pieza egokiak aukeratzea Nik sukaldaritzarekin alderatzen dut, sukaldari on batek osagai arruntekin ere oso jaki onak egin ditzakeelako; aldiz, sukaldari txukunaz gain kalitatezko elikagaiak baditugu, ikaragarrizko otordua prestatuko dugu.
Zein motatako gitarrak egiten dituzu?
Gitarra elektrikoak, baxu elektrikoak, gitarra akustikoak, jazz gitarrak, jazz manouche gitarrak Frantziako ijitoen gitarra tradizionalak dira, etab. Balbulazko anplifikadore zaharrak eta pedalak ere egiten ditut. Denetarik!
Nondik hasten da prozesua?
Normalean erosleak etortzen dira zerbait konkretua eskatzera. Egindako gitarraren bat probatzen dute, eta nola jotzen duten ikusten dut nik. Horrela, haiek nahi duten soinua ateratzeko jarraitu beharreko bidea argitzen dut. Beraz, modeloa aukeratu ostean, urrats garrantzitsua dator: egurraren aukeraketa eta estetika definitzea. Gitarra oso pertsonalak egiten ditudanez, giderraren edo mastilaren forma bezeroaren eskuaren tamainaren araberakoa egiten dut, eta soken altuera ere moldatzen dut, beste hainbat detaileren artean.
Nola hasi zinen luthier lanetan?
Kuriositatez! Nik neuk gitarra jotzen dut, eta musika dendetan ez nuen gustuko instrumenturik aurkitzen. Ez nintzen beste musikariei entzuten nien doinua ateratzeko gai, eta nire gitarra egitea otu zitzaidan, neure-neurea. Urtebetez Interneten informazioa bildu nuen, eta gitarrak egiteko modua ikaragarri aldatu dela ohartu nintzen. Beraz, nik neuk eskuz egitea erabaki nuen.
Eta zein izan zen emaitza?
Oso ongi atera zen, oraindik ere hura erabiltzen dut! Gerora, lau urtez Dupont maisuarekin ikasi nuen, sona handiko luthierra da bera.
Zure iritziz, ze etorkizun du artisautzak?
Gitarrei dagokienez, etorkizun luzea du. Erosleak dendara joan eta bertako gitarren artean aukeratu behar izaten du. Nik, ordea, luze iraungo duten instrumentuak egiten ditut, erosleak bilatzen dituen ezaugarridunak.
Kuriositatez, gure arteko gitarra jole ezagunen batek ba al du zuk egindako gitarrarik?
Egindakorik ez, baina izorratuta nigana etorri eta nik konpondutakorik bada. Ea lortzen dudan baten bat hurbiltzea! barrez.Sarean

Bi sekretu dituzte Burbrujas izenpean Arabako Santurde herriko alabak egiten dituen xaboi eta olio naturalek: kalitatezko osagaiak eta ekoizpen modu jasangarriak.
Izan ere, mota guztietako osagaiak baliatzen ditu: etxean landatutako eta mendian jasotako belarrak, oliba eta almendra olioak, argizaria, fruitu lehorrak, eztia... Osagaien %75, gainera, bertakoak dira, eta sukaldeko tresnekin ontzen du. Artisautza afizio eta ofizio du: "Etxean amak betidanik arropa garbitzeko xaboia egiten zuen. Lagun batek liburu bat oparitu zidan behin, eta ahizpak ere Interneten bilatu zuen informazioa; pixkanaka lehenengo errezetak egiten hasi ginen".
Lapiko, molde, espatula eta balantza artean hasten du prozesua Santamariak. Xaboiak egiteko olioak eta argizaria berotzen ditu lapiko batean, eta ura eta sosa bestean. Biak urtu eta 40-60 gradu artean daudenean, sosa soluzioa olioarenarekin nahasten du poliki. Nahastura berri hori batidoraz are gehiago bigundu ostean, olioak, loreak eta gainerakoak gehitzen dizkio, eta molde barruan bi egunez utzi lehor daitezen. Beste 40 egun behar izaten ditu bertatik atera eta bainugelan erabili ahal izateko.
Olioak egiteko, aldiz, belar bila joaten da mendira. Gustukoenak hautatu eta gela ilun batean lehortzen uzten ditu; ondoren, kristalezko poteetan olio naturalekin batera sartu, eta etxeko atarian hilabetez uzten ditu, eguzkitan goxo. Epea pasatakoan, olioak iragazkitik pasa, pote txiki eta ilunetan gorde, eta erabiltzeko prest izaten dira.
Artisau-kosmetikak saltokietako produktu industrialek ez dituzten hainbat ezaugarri ditu. Erabilitako materialen aukeraketa, esaterako, kontuan eduki beharreko alderdia da, landare ekologiko eta naturalak erabiltzeak aparteko kalitatea ematen baitio amaierako ekoizkinari. Halaber, artisauak eta erosleak zuzeneko harremana izaten dute, eta gustuko ezaugarriak dituen produktua erosteko aukera du bigarrenak. Xaboi eta olio bakoitzak propietate bereziak ditu, eta horien araberako erabilpena egin behar da: badira azal sentikorrak tratatzeko olio, ukendu eta xaboiak; akneari aurre egiten laguntzen dutenak; eta baita lasaigarriak edo zirkulazioa arintzen dutenak ere.
Artisautzari dagokionez sektoreko profesionalen artean "interes kontrajarri" asko daudela eta, denon alde eginaz aurrerapausoak emango dituztela uste du Santamariak.Sarean

Kataluniarra bada ere, Iruñean du tailer, denda eta erakusketa aretoa. Zeramika lantzen du, mila forma eta koloretako piezak sortu arte.
Zergatik material hau?
Sutik pasatu behar delako. Ikaragarri gustatzen zait zerbait labera sartu behar izatea, aldez aurretik ez baitakizu nola irtengo den. Askotan, gainera, emaitza espero gabekoa izaten da, onerako zein txarrerako.
Eta zeramikarekin, zer?
Denetarik! Aniztasuna gustatzen zait, errepikatuz berehala aspertzen bainaiz. Apaingarriak egiten ditut, baina baita gauza erabilgarriak ere: ontziak, platerak, edalontziak. Eta bitxiak ere bai!
Nola hasten da prozesua?
Oso aldakorra da. Oro har, koaderno batean lehen zirriborroak marrazten ditut, eta bururatzen zaizkidan ideiak bildu.
Ados, eta behin hasitakoan
Buztina bigun dagoenean forma ematen zaio, eta amaitutakoan, lehortzen uzten dut. Gero leundu eta tailerreko atmosferaren arabera, beste lau eta zortzi egun artean lehortzen uzten dut. Epe hori pasatakoan jartzen zaizkio apaingarriak, eta prest biscuit labealdirako! pieza esmaltatu aurreko labealdia da. Ondoren, esmaltatu eta bigarren aldiz sartzen dut labean.
Bitxiei dagokienez, ñimiñoak egiten dituzu. Nola margotu halakoak?Kaina txinatarreko isipuekin egiten dut, oxido eta zeramika koloratzaileekin. Lan zaila da, eta bizkarra xixko eginda amaitzen dut, baina apaintzea gustatzen zaidanez, merezi izaten du.
Zure ekoizpenak Iruñean duzun Niu aretoan jartzen dituzu. Tailerra eta showrooma da.
Bai, zeramika ezin baita etxean landu, leku asko behar da. Beraz, piezak egiteaz gain, berauek saltzeko aukera ematen didan espazioa eskuratzea abantaila handia izan da niretzat. Tailerrean nagoenean ez dut salmenta lana egiteko astirik izaten, eta beraz, han nagoela egin ahal izateak gauzak errazten dizkit.
'Artisauen Auzoa' ekimenaren berri izan dut; saltokiak kale beretan dituzuen artisauek ate irekien jardunaldiak egiten dituzue.
Hala da, aurten laugarren edizioa egin dugu. Oso egun berezia da guretzat, inguruko taberna eta lokaletan erakusketak, poesia errezitaldiak eta dantza ikuskizunak egiten baititu jendeak, eta artistok ere jarduera bereziak antolatzen ditugu gure dendetan.
Nola ikusten duzu artisautzaren etorkizuna?
Nahiko ilun, egia esan. Zeramika ikasten hasi nintzenetik entzun izan dut artisautza berpiztu egingo dela, jendea globalizazioak ekarri dizkigun produktu industrial, izaera gabe eta berdin horiekin nekatuko delako. Baina gaur egun egoera zaila bizi dugu, eta galtzeko arriskuan dagoen espezie bilakatu gara artisauak.Sarean

Angersetik (Frantzia) Senperera orain hamabi urte iritsi zenean, lana aldatu eta zurezko apaingarriak egiteari ekin zion. Zaila bada ere, egun artisautza du ofizio.
Ordulariak, esekitokiak, imanak, eltzeitsuak, koadroak, garaikurrak denetariko piezak irteten dira Ryckenbuschen tailerretik, baina denek dute ezaugarri bat komunean: erabilitako material bakarra zura da, pinutik, pagotik edota platano zuhaitzetik eskuratutako zura, alegia. Objektu guztien detaileak ere material berekoak dira, gainera. Horixe da bere lehengaia, horixe azken emaitza, papereko iruditik hiru dimentsiotako apaingarrira itxuraldatzen duena.
Lehenik eta behin diseinuak eskuz marrazten ditu, eta irudia jarraituz diseinatutako elementuari forma ematen dio ondoren egurrean. Zerra erabiltzen du horretarako, eta pixkanaka, piezari forma eman eta leundu egiten du, azken emaitza lortu arte. Zenbait kasutan beren kolorea mantentzen badute ere, gehienetan margotu egiten ditu apainago gera daitezen, eta bi margo geruza ematen dizkie bernizaren aurretik. Distiratsu geratzen dira horrela, koloretsu. "Denbora asko behar da, eta baita pazientzia ere". Argi dago: teknika menderatzea beharrezkoa da, baina are garrantzitsuagoa da lana txeraz egitea, gustu pixka batekin.
Euskal Herrira etorri zenean euskaraz ikasi zuen Ryckenbuschek, eta kultura barneratuta, piezak naturalki ateratzen hasi zitzaizkion; "Maite dut Euskal Herria, eta nire sorkuntzek argi iradokitzen dute hori". Praktika hartu ahala, gero eta errazago bururatzen zaizkio apaingarriak egiteko ideiak.
Salmenta kontuei dagokienez, dena den, une zailak bizi dituela aitortu du, ditxosozko krisia dela eta. Baina aurkariari kontra egin ezin zaionean hari batzea baino hoberik ez dagoenez, Kilika izeneko elkartea osatu du bi baserritar eta okin batekin batera; Senpereko karrika nagusian jarri dute izen bereko denda, eta nork bere produktuak saltzen ditu bertan, elkarrekin gastuak murriztuz eta zailtasunei aurre eginez. Halaber, Eskuz Holakatua izeneko tailer txikia du bere etxean bertan, eta Internet bidez ematen du egindako ondasunen berri.
Bidaiari askok erosten dizkiote apaingarriak Euskal Herriko oroigarri gisa, baina erosle onenak bertakoak ditu, adin guztietako euskaldunak. Saltoki handietan edozein iruditxo, giltzetako, panpin edo koadro eros dezakete; Kilinkan, ordea, beren gustuen araberako apaingarriak egiten dizkie berak, eta hori ikaragarri eskertzen dute. Horregatik, artisautzaren etorkizunaz galdetutakoan, "baikorra naiz beti!", dio zalantza barik, "egun hobeak izanen dira".Sarean

Ibarlako baserri batean, Baxe Nafarroan, du lantokia. Bertan egiten ditu euskal makila tradizionalak, erabilgarritasunetik aldenduta oroigarri bilakatzen ari direnak.
Hastapenak
Orain hogei urte baino lehenago hasi zen Harispuru makilak egiten, kasik kasualitatez. Gaztetan altzairugintzan aritzen zen, baina ekoizpenak beherakada nabarmena jasan zuen 80ko hamarkadan, eta irtenbide bila hasi zen. Garai hartan antzerki talde batean zebilen, eta ezkontzen zen lagun batentzat oparia erostera joan zen herriko makila egilearengana; hark esan zien uztekotan zebilela, eta ordezko lanetan ariko zen norbait behar zuela. Bitan pentsatu gabe, makilak egiten hasi zen Harispuru, eta lehen urteetan eskulturgintzarekin uztartu zuen jarduera. Denborak aurrera, ordea, makilgintzan hasi zen buru-belarri.
Egur bila
Kalitatezko makilen funtsa lehengai egokia da. Harispururenak mizpirondoz eginak dira, baina zuhaitzok aurkitzea izerdi zaila da gure inguruan, basatiak izan behar dutelako eta ez elorri zuriaren gainean txertatuak. Zuberoako basoetan hainbat badiren arren, Landetara joan ohi da egur bila. Office National des Forets Frantziako baso-zaintza erakundea arduratzen da baso horien kudeaketaz, eta haiekin hitzarmena egin du mizpirondoa bota gabe, bizirik dagoenean, errotik zabaldu eta zurgaia ateratzeko. Zazpi urteko zuhaitzak izan ohi dira. Etxe ostean ere landa bat du, gainera. Halaber, zuhaitz mota honek badu beste zailtasun bat: izugarri okerra da, eta zaila da adar zuzenak aurkitzea.
Hamalau urtez
Zurgaia udaberrian eskuratu ostean, neguan mozten ditu makilak. Labe zahar batean su handia egin, eta berotu egiten ditu azala zartatu arte. Tenperatura altuei esker, makilak bigun geratzen dira, eta horrek azken zuzenketak egiteko aukera ematen dio. Segidan, beste zazpi urtez uzten ditu xukatzen, hezetasuna lehortzen. Hamalau urteren ostean iristen da, azkenik, makila bera egiteko unea: azpiko partean eraztun handi bat jarri, garanda edo defentsa gehitu, eta beruna sartzen dio barruan. Ondoren, burdinez egindako eta larru beltzez osatutako estalkia jartzen dio goiko partean, makilaren inguruan txirikordatuta.
Emaitza
Pieza bakoitza bakarra da, kopiarik gabea. Eroslearen tamainari egokitzen zaio eta hark eskatutako inskripzioa darama. Saltzen dituen makilen %90 enkarguz egiten ditu. Ipar Euskal Herrian biziki erabilia da oparitarako, eta edergailu edo oroitzapen gisa ere eskuratzen dituzte; aldiz, mendiko bidelagun izateari utzi dio pixkanaka. Eroslerik ez du falta, dena den, eta nazioarteko gida turistiko batek egindako aipamenak bisitariak erakarten ditu bere tailerrera.
Purificacion Larrauri, larrukigintza artisaua. Larru gorritan

Gorka Urra, gitarra luthierra: Gorka Urra, gitarra luthierra: "Oraindik nik egindako lehen gitarra erabiltzen dut!"

Oihana Santamaria, xaboi eta olio natural egilea. Sukaldetik bainugelara

Bi sekretu dituzte Burbrujas izenpean Arabako Santurde herriko alabak egiten dituen xaboi eta olio naturalek: kalitatezko osagaiak eta ekoizpen modu jasangarriak.
Izan ere, mota guztietako osagaiak baliatzen ditu: etxean landatutako eta mendian jasotako belarrak, oliba eta almendra olioak, argizaria, fruitu lehorrak, eztia... Osagaien %75, gainera, bertakoak dira, eta sukaldeko tresnekin ontzen du. Artisautza afizio eta ofizio du: "Etxean amak betidanik arropa garbitzeko xaboia egiten zuen. Lagun batek liburu bat oparitu zidan behin, eta ahizpak ere Interneten bilatu zuen informazioa; pixkanaka lehenengo errezetak egiten hasi ginen".
Lapiko, molde, espatula eta balantza artean hasten du prozesua Santamariak. Xaboiak egiteko olioak eta argizaria berotzen ditu lapiko batean, eta ura eta sosa bestean. Biak urtu eta 40-60 gradu artean daudenean, sosa soluzioa olioarenarekin nahasten du poliki. Nahastura berri hori batidoraz are gehiago bigundu ostean, olioak, loreak eta gainerakoak gehitzen dizkio, eta molde barruan bi egunez utzi lehor daitezen. Beste 40 egun behar izaten ditu bertatik atera eta bainugelan erabili ahal izateko.
Olioak egiteko, aldiz, belar bila joaten da mendira. Gustukoenak hautatu eta gela ilun batean lehortzen uzten ditu; ondoren, kristalezko poteetan olio naturalekin batera sartu, eta etxeko atarian hilabetez uzten ditu, eguzkitan goxo. Epea pasatakoan, olioak iragazkitik pasa, pote txiki eta ilunetan gorde, eta erabiltzeko prest izaten dira.
Artisau-kosmetikak saltokietako produktu industrialek ez dituzten hainbat ezaugarri ditu. Erabilitako materialen aukeraketa, esaterako, kontuan eduki beharreko alderdia da, landare ekologiko eta naturalak erabiltzeak aparteko kalitatea ematen baitio amaierako ekoizkinari. Halaber, artisauak eta erosleak zuzeneko harremana izaten dute, eta gustuko ezaugarriak dituen produktua erosteko aukera du bigarrenak. Xaboi eta olio bakoitzak propietate bereziak ditu, eta horien araberako erabilpena egin behar da: badira azal sentikorrak tratatzeko olio, ukendu eta xaboiak; akneari aurre egiten laguntzen dutenak; eta baita lasaigarriak edo zirkulazioa arintzen dutenak ere.
Artisautzari dagokionez sektoreko profesionalen artean "interes kontrajarri" asko daudela eta, denon alde eginaz aurrerapausoak emango dituztela uste du Santamariak.Sarean
Monica Tort, zeramikaria: "Artisauak galtzeko arriskuan gaude"

Kataluniarra bada ere, Iruñean du tailer, denda eta erakusketa aretoa. Zeramika lantzen du, mila forma eta koloretako piezak sortu arte.
Zergatik material hau?
Sutik pasatu behar delako. Ikaragarri gustatzen zait zerbait labera sartu behar izatea, aldez aurretik ez baitakizu nola irtengo den. Askotan, gainera, emaitza espero gabekoa izaten da, onerako zein txarrerako.
Eta zeramikarekin, zer?
Denetarik! Aniztasuna gustatzen zait, errepikatuz berehala aspertzen bainaiz. Apaingarriak egiten ditut, baina baita gauza erabilgarriak ere: ontziak, platerak, edalontziak. Eta bitxiak ere bai!
Nola hasten da prozesua?
Oso aldakorra da. Oro har, koaderno batean lehen zirriborroak marrazten ditut, eta bururatzen zaizkidan ideiak bildu.
Ados, eta behin hasitakoan
Buztina bigun dagoenean forma ematen zaio, eta amaitutakoan, lehortzen uzten dut. Gero leundu eta tailerreko atmosferaren arabera, beste lau eta zortzi egun artean lehortzen uzten dut. Epe hori pasatakoan jartzen zaizkio apaingarriak, eta prest biscuit labealdirako! pieza esmaltatu aurreko labealdia da. Ondoren, esmaltatu eta bigarren aldiz sartzen dut labean.
Bitxiei dagokienez, ñimiñoak egiten dituzu. Nola margotu halakoak?Kaina txinatarreko isipuekin egiten dut, oxido eta zeramika koloratzaileekin. Lan zaila da, eta bizkarra xixko eginda amaitzen dut, baina apaintzea gustatzen zaidanez, merezi izaten du.
Zure ekoizpenak Iruñean duzun Niu aretoan jartzen dituzu. Tailerra eta showrooma da.
Bai, zeramika ezin baita etxean landu, leku asko behar da. Beraz, piezak egiteaz gain, berauek saltzeko aukera ematen didan espazioa eskuratzea abantaila handia izan da niretzat. Tailerrean nagoenean ez dut salmenta lana egiteko astirik izaten, eta beraz, han nagoela egin ahal izateak gauzak errazten dizkit.
'Artisauen Auzoa' ekimenaren berri izan dut; saltokiak kale beretan dituzuen artisauek ate irekien jardunaldiak egiten dituzue.
Hala da, aurten laugarren edizioa egin dugu. Oso egun berezia da guretzat, inguruko taberna eta lokaletan erakusketak, poesia errezitaldiak eta dantza ikuskizunak egiten baititu jendeak, eta artistok ere jarduera bereziak antolatzen ditugu gure dendetan.
Nola ikusten duzu artisautzaren etorkizuna?
Nahiko ilun, egia esan. Zeramika ikasten hasi nintzenetik entzun izan dut artisautza berpiztu egingo dela, jendea globalizazioak ekarri dizkigun produktu industrial, izaera gabe eta berdin horiekin nekatuko delako. Baina gaur egun egoera zaila bizi dugu, eta galtzeko arriskuan dagoen espezie bilakatu gara artisauak.Sarean
Brigitte Ryckenbusch, zurezko apaingarri egilea. Erroak iradokiz

Angersetik (Frantzia) Senperera orain hamabi urte iritsi zenean, lana aldatu eta zurezko apaingarriak egiteari ekin zion. Zaila bada ere, egun artisautza du ofizio.
Ordulariak, esekitokiak, imanak, eltzeitsuak, koadroak, garaikurrak denetariko piezak irteten dira Ryckenbuschen tailerretik, baina denek dute ezaugarri bat komunean: erabilitako material bakarra zura da, pinutik, pagotik edota platano zuhaitzetik eskuratutako zura, alegia. Objektu guztien detaileak ere material berekoak dira, gainera. Horixe da bere lehengaia, horixe azken emaitza, papereko iruditik hiru dimentsiotako apaingarrira itxuraldatzen duena.
Lehenik eta behin diseinuak eskuz marrazten ditu, eta irudia jarraituz diseinatutako elementuari forma ematen dio ondoren egurrean. Zerra erabiltzen du horretarako, eta pixkanaka, piezari forma eman eta leundu egiten du, azken emaitza lortu arte. Zenbait kasutan beren kolorea mantentzen badute ere, gehienetan margotu egiten ditu apainago gera daitezen, eta bi margo geruza ematen dizkie bernizaren aurretik. Distiratsu geratzen dira horrela, koloretsu. "Denbora asko behar da, eta baita pazientzia ere". Argi dago: teknika menderatzea beharrezkoa da, baina are garrantzitsuagoa da lana txeraz egitea, gustu pixka batekin.
Euskal Herrira etorri zenean euskaraz ikasi zuen Ryckenbuschek, eta kultura barneratuta, piezak naturalki ateratzen hasi zitzaizkion; "Maite dut Euskal Herria, eta nire sorkuntzek argi iradokitzen dute hori". Praktika hartu ahala, gero eta errazago bururatzen zaizkio apaingarriak egiteko ideiak.
Salmenta kontuei dagokienez, dena den, une zailak bizi dituela aitortu du, ditxosozko krisia dela eta. Baina aurkariari kontra egin ezin zaionean hari batzea baino hoberik ez dagoenez, Kilika izeneko elkartea osatu du bi baserritar eta okin batekin batera; Senpereko karrika nagusian jarri dute izen bereko denda, eta nork bere produktuak saltzen ditu bertan, elkarrekin gastuak murriztuz eta zailtasunei aurre eginez. Halaber, Eskuz Holakatua izeneko tailer txikia du bere etxean bertan, eta Internet bidez ematen du egindako ondasunen berri.
Bidaiari askok erosten dizkiote apaingarriak Euskal Herriko oroigarri gisa, baina erosle onenak bertakoak ditu, adin guztietako euskaldunak. Saltoki handietan edozein iruditxo, giltzetako, panpin edo koadro eros dezakete; Kilinkan, ordea, beren gustuen araberako apaingarriak egiten dizkie berak, eta hori ikaragarri eskertzen dute. Horregatik, artisautzaren etorkizunaz galdetutakoan, "baikorra naiz beti!", dio zalantza barik, "egun hobeak izanen dira".Sarean
Pierre Harispuru, makila egilea. Bidelaguna baino gehiago