Berdin-berdinak

Berdin-berdinak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdinberdinak/@@download/image/zur_eta_lur_bik_1382608074.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Berdin-berdinak
Habanako (Kuba) Buena Vista urbanizazioko 68. kalean ikusmen arazoren bat duela pentsa lezake bisitariak, bikoitza ikusten duela. Baina ez, ez du betaurrekorik behar, kale berean hamabi biki bikote bizi baitira! Ez dira senitartekoak, eta amek ez dute ugalkortasun tratamendurik jaso. Batzuen iritziz inguruko ura da eragile nagusia, beste batzuen ustez, hiriko arbola mistiko bat.