Berbodromoaren hamabigarren edizioa egingo dute Getxon datorren astean

Berbodromoaren hamabigarren edizioa egingo dute Getxon datorren astean Parte-hartzaileak hiru gairen inguruan solasean arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berbodromoaren-hamabigarren-edizioa-egingo-dute-getxon-datorren-astean/@@download/image/52114415126_9ae5381ea6_c-1.jpg
2023/05/12
Parte-hartzaileak hiru gairen inguruan solasean arituko dira.
Berbodromoaren hamabigarren edizioa egingo dute Getxon datorren astean

Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek eta Getxoko euskaltegiek antolatutako Berbodromoaren 12. edizioa egingo da maiatzaren 18an. Goizez Algortako San Nikolas plazan izango da eta arratsaldez Romoko Ibaiondo kalean.

Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. "Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu", azaldu dute antolatzaileek. 

Lau pertsonako taldeak osatuko dira, dinamizatzailea eta hiru lagun, berriketan aritzeko. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dute eta interes orokorreko hiru gairen inguruan arituko dira: adimen artifiziala, aisialdia euskaraz, eta pertsona, elikagai eta gauzen mugikortasuna. Gai bakoitzaren inguruan hamabost minutuz arituko dira solasean, eta gai baten eta bestearen artean parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez aldatzeko. Orotara ordubeteko mintza-saioa izango da.

Goizean bi txanda egingo dira, 9:00etan eta 11:00etan, eta arratsaldean txanda bakarra, 18:00etan. Bertan parte hartzeko aurrez eman behar da izena