Berba eta teknologia

Asko eta asko dira teknologia berriek eskaintzen dituzten aplikazio eta abantailak. Urteak dira bertako hainbat enpresa eta ikerketa talde bitarteko hauek euskararen mesedetan erabiltzeko moduak lantzen ari direla. Webgune berri bat ireki dute orain: berbatek.com.
Euskara oinarritzat hartuaz hizkuntza-ahots eta multimedia-teknologiak garatzeko helburuarekin, 2002. urtetik elkarlanean dihardute Elhuyar Fundazioa, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak eta Vicomtech nahiz Robotiker teknologia taldeak. Hiru urteko proiektuak garatu izan dituzte: lehenengoak Hizking21 zuen izena, bigarrenak Anhitz, eta egun, 2009tik, lantzen ari direnak BerbaTek.
Urte bukaerarako bikoizketa automatikorako aplikazio aurreratuak, ahoskatze zuzentzaile automatikoa, e-learningean oinarrituriko tutorialak eta interneteko bilatzaile eleanitz eta multimedia bat aurkeztu nahi dituzte.
Webgune berria aurkeztu berri dute orain; berbatek.com. Teknologia hauen inguruko ekitaldien agenda, berrikuntzen behatokia, proiektuan parte hartzen duten elkarteen albisteak, eta elkarlan honetatik sortzen diren argitalpen, aurrerapen zein demoak eskaintzen dituena dira webgunearen atal nagusiak.
Besteak beste irakaskuntzan hainbat aplikazio izan ditzakete berrikuntza guzti hauek. Eta ondorioz erabilgarriak izan daitezke ikasleentzat ere.
Bestalde, aipatu, euskara nabigazio hizkuntza nagusi gisa konfiguratzeko kanpaina bat ereabiarazi dela sarean. 'Euskalduna baldin bazara, Interneten erelehenengo hitza euskaraz' da kanpainaren leloa, eta konfigurazio horiegiteko bitartekoak eskaintzen dira nabigatueuskaraz.com atarian.