Beratu eta Gernikako Lekuek jaialdiek badute data
Datak eta kartela iragarri berri ditu aurtengo Beratu Musika Jaialdiak. Gauzak horrela, jaialdia martxoaren 19tik 21era bitarte egingo dute, Oñatin. Kartela ere iragarri dute; Ane Agirre da irudiaren egilea.
Aldi berean, Gernikako Lekuek jaialdiak ere aurtengo datak iragarri ditu; martxoaren 13tik 21era egingo dute jaialdia. Zortzigarren edizioa izango da; oraingoan astebete iraungo duen formatu txikiko eskaintza da herritarrei zein jarraitzaileei egin dieten proposamena. Hala, jaialdia Iparragirre, Lizeo Antzokia eta Astra guneetan banatuko dute, pilaketak ekiditeko. Dagoeneko argitaratu dute kartela, eta jaialdian izango dira Rita Payes, Rudiger, Teksuo, Labana, American Folk Singer, Tashakor, Vulk, Elle Belga, Aiama & Aneguria, Knives, Azken Sustraiak, Feline eta Euskatalites. Iban Sainz Jaio gernikarra da kartelaren egilea. Sarrerak dagoeneko salgai daude.


