Berako mendi maratoi erdia ate joka

Berako mendi maratoi erdia ate joka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berako-mendi-maratoi-erdia-ate-joka/@@download/image/20113141230CROSS_BERA_Javi_Colmenero_100.jpg
2012/12/13
berria
Gaur zabalduko dute izena emateko epea. 450 korrikalarirentzako tokia dago. Federatuek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuak ez direnek, 25 euro.

21 kilometro eta erdiko lasterketa apirilaren 17an izango da. Korrikalariak Berako kiroldegitik abiatuko dira eta toki berean izango dute helmuga. Proba bukatzeko gehieneko denbora hiru ordu eta 20 minutu izango da.

Joan den urtean Didier Fagok irabazi zuen gizonezkoetan (1:40:02; probako marka da) eta emakumezkoetan Alizia Olazabal izan zen azkarrena (2:05:28).

Izena lasterketaren webgunean eman behar da.