Benito Ansola sarira proiektuak aurkezteko deialdia zabalik!

Benito Ansola sarira proiektuak aurkezteko deialdia zabalik! Irabazleak 3.000 euro izango ditu hamar hilabeteko epean sorkuntza garatzeko. Animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/benito-ansola-sarira-proiektuak-aurkezteko-deialdia-zabalik/@@download/image/Benito-Ansola-Zinea-01.jpg
2019/06/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Irabazleak 3.000 euro izango ditu hamar hilabeteko epean sorkuntza garatzeko. Animatu!
Benito Ansola sarira proiektuak aurkezteko deialdia zabalik!

Euskal gazteen ikus-entzunezko sorkuntza sustatzen duen Benito Ansola sariaren V. edizioa martxan da jada. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 2ra arte izango da zabalik, eta irabazleak 3.000 euro izango ditu hamar hilabeteko epean sorkuntza garatzeko. V. edizio honetan, gainera, hainbat aldaketa egingo dituzte, eta garailea 42. Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldian jakinaraziko dute.

18 eta 36 urte arteko gazteei zuzendutako ekimena da. Bada, aurtengoan hainbat berrikuntza izango ditu sariak, eta besteak beste, lehen aukeraketaren ostean, hiru proiektu finalista pasako dira Euskal Zine Bileran egingo den azken fasera. Bertan, nork bere proiektua epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko du, eta jaialdiaren itxiera ekitaldian emango dute irabazlearen berri.

Une horretatik hasita, garaileak hamar hilabeteko epea eta 3.000 euro (1.500 saria eskuratzen duen unean, eta beste erdia amaieran) izango ditu ikus-entzunezko egitasmoa garatu eta amaitzeko, eta 2020ko Euskal Zine Bileran proiektatu beharko du emaitza. Informazio gehiago deialdiaren oinarrietan topatuko duzue.