Bengok udako giroa ekarri digu 'Bizirik Gaudelako' kantuarekin

Bengok udako giroa ekarri digu 'Bizirik Gaudelako' kantuarekin Unekoa bizitzearen aldeko aldarria egiten du oiartzuarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bengok-bizirik-gaudelako-kantuarekin/@@download/image/3B.jpg
2026/04/24

Testua: Maitane Legarreta

Unekoa bizitzearen aldeko aldarria egiten du oiartzuarrak.
Bengok udako giroa ekarri digu 'Bizirik Gaudelako' kantuarekin

Bengok Bizirik Gaudelako single berria kaleratu du eguraldi onarekin batera, eta zaletu batzuk udako kanta izango ote den aipatu dute dagoeneko. 

Izan ere, udako usaina dario kantuari eta garai horri erreferentzia egiten dioten hainbat elementu ditu: eguzkia ezkutatzen, lagunekin irribarreak, hondartzan dantzan, kresal usaina, ilargiaren isla uretan... Kezkak uxatu, eta momentua gozatzearen aldeko mezua du abestiak, bizirik gaudela ospatzea alegia. 

Abestia Ura Bere Bidean ekimenean jo zuen lehen aldiz kantu hau, eta badirudi udaberrian zein udan sarri samar entzungo dugun kantua izango dela.

Abestia Densok ekoitzi, grabatu eta nahastu du Sendosound Estudiosen, eta Victor Garciak masterizatu du Ultramarinos Masteringen.

Abesti hau Beldurrik Gabe singlearen ostean dator. Musikari gipuzkoarrak Top Gazteako lehenengo postua lortu zuen kantu horrekin.