Bengo, Alaitz eta Maider eta Xabi Solanoren udako kantua: 'Galdu Gattezen'
Bengo bueltan da udarako aproposa den single batekin. Densok ekoitzi du Galdu gattezen izeneko kantua eta beste musikari ezagun batzuk ere izan dittu bidelagun: Alaitz eta Maider, Xabi Solano eta Chickjuarez.
Trikitixaren funtsa eta erritmo urbanoak ditu abestiak, eta udarako eta dantzarako jite aproposa du. Letrari erreparatuz gero, kalean kantatu eta dantzatzeari buruz dihardu hain zuzen ere. Bideoan bezala, jai giroan eta lagunez inguratuta, bizitzari egindako oda moduko bat da, bizi izandako uneenganako nostalgia ukitu batekin.
Sendosound Estudiosen osatu dute alderdi teknikoa eta Victor Garciak masterizatu du Ultramarinos Mastering-en.
Single honen aurretik kaleratu ditu Bizirik Gaudelako, Hemen Gaude eta Beldurrik Gabe aurrerapen kantuak. Izan ere, ondo bidean, Bengok irailean aterako du disko berria.

