BENETANBE TEATROAK BERE EKOIZPEN BERRIA AURKEZTEN JARRAITZEN DU: "PORNO VS AFRODITA (EDO I♥#GORKAURBIZU)"

BENETANBE TEATROAK BERE EKOIZPEN BERRIA AURKEZTEN JARRAITZEN DU: "PORNO VS AFRODITA (EDO I♥#GORKAURBIZU)" "PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)” Benetan Be Teatroak sortu duen bigarren ikuskizuna da. Ikusle gazte eta ez horren gazteentzat, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortua. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko aukera paregabea eskaintzen digute, eta gainera guztia zuzeneko musikaz blai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/benetanbe-teatroak-bere-ekoizpen-berria-aurkezten-jarraitzen-du-porno-vs-afrodita-edo-i2665-gorkaurbizu/@@download/image/0d5f183f-7ab5-42c0-83e8-74b48280e6ff.png
2021/03/24
"PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)” Benetan Be Teatroak sortu duen bigarren ikuskizuna da. Ikusle gazte eta ez horren gazteentzat, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortua. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko aukera paregabea eskaintzen digute, eta gainera guztia zuzeneko musikaz blai.
BENETANBE TEATROAK BERE EKOIZPEN BERRIA AURKEZTEN JARRAITZEN DU: "PORNO VS AFRODITA (EDO I♥#GORKAURBIZU)"

Honela laburbiltzen dute ikusleak antzokian aurkituko duena euren webgunean:

"Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla".

Hiru aktore izango dira oholtzan 9 pertsonaia gorpuzten eta musika zuzenean jotzen: Jon Zumelaga, Juanjo Otero eta Patricia Urrutia egongo dira. Beste pertsonaia pare bat bideo-dei bidez ere ikusi eta entzun ahalko dira. 

Interesa piztu bazaizu hemen 2021 honetan lotuta dituzten zenbait data: 
Martxoak 27 -  ERRENTERIA
Martxoak 28 - OÑATI
Apirilak 17 - DONOSTI
Apirilak 18 - DONOSTI
Apirilak 23 - ZORNOTZA
Apirilak 30 - GETXO