BenetanBe teatroa bere ekoizpen berria aurkezten ari da: "PORNO vs AFRODITA (edo I♥#gorkaurbizu)"

Honela laburbiltzen dute ikusleak antzokian aurkituko duena euren webgunean:
"Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.
Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla".
Hiru aktore izango dira oholtzan 9 pertsonaia gorpuzten eta musika zuzenean jotzen: Jon Zumelaga, Juanjo Otero eta Patricia Urrutia egongo dira. Beste pertsonaia pare bat bideo-dei bidez ere ikusi eta entzun ahalko dira.
2017an ZUBI deialdiaren bultzadarekin “Inondik Inora” proiektua aurrera ateratzeko martxan jarri genuen ekimena da BenetanBe. "PORNO vs AFRODITA (edo I♥#gorkaurbizu)” , teatroaren bigarren
ikuskizuna da, 2019an Eusko Jaurlaritzaren Antzerki Testuak deialdiaren dirulaguntza jaso ondoren. 2020an, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Antzokien Sareako Hitzartutako Zirkuiturako eta Ekoizpenerako
dirulaguntza ere jaso dut eta baita Bilboko Artistentzako Erresidentziak deialdiko bultzada ere.
Hemen 2021 honetan lotuta dituzten zenbait data:
Urtarrilak 29 - BASAURI
Otsailak 5 - ZUMAIA
Otsailak 19 - GALDAKAO
Otsailak 20 - BERRIZ
Otsailak 24 - VILLABONA
Martxoak 5 - ORDIZIA
Martxoak 14 - HONDARRIBIA
Martxoak 27 - ERRENTERIA
Martxoak 28 - OÑATI
Apirilak 17 - DONOSTI
Apirilak 18 - DONOSTI
Apirilak 23 - ZORNOTZA
Apirilak 30 - GETXO