Benetako Batman

Batmanen mozorroarekin jantzitako bost urtetako mutiko batek bere arreba jaio berria salbatu du. Urte bateko arreba ezin zuen kotxetik atera amak, ezta Sussexeko (Britainia Handia) poliziak ere; saiatu arren, ez zuten neskatoa ateratzeko modurik topatzen. Nebak leihoaren zirrikitutik sartzea lortu eta barrutik puskatu zuen kristala. Batmanek askatu zuen arreba!