Benetako ‘Angry Birds’

Angry Birds jolas arrakastatsuak milaka jarraitzaile ditu mundu zabalean, baina, zalantzarik gabe, bitxienak txinatarrak dira! Gazte talde batek etxean egindako katapulta sistema baliatuta hainbat txori ehizatu eta su artifizialetara lotu zituzten, airean eztandarazteko. Eskerrak suziriak biztu aurretik gizonezko batek geldiarazi zituen.