Benda elektronikoak orbaintzea %30 azkartzeko
Euren garapenaren berri Science Advances aldizkarian eman dute Northwestern unibersitateko (AEB) ikertzaile taldeak. Benda elektroniko hauen bitartez arratoietan diabetesak sortutako ultzerak %30 azkarrago sendatzea lortu zuten.
Orbaintzea azkartzeaz gain, benda elektroniko hauek modu aktiboan gainbegiratzen duten prozesua eta euren funtzioa betetzean organismoan disolbatzen dira. Diabetesa duten pazienteentzat benda berritzaile hauek zedarri izan litezke. Izan ere, gaixotasunak sorrarazten dizkien ultzerek konplexutasun larriak sortzen dizkiete.
Hori gutxi ez eta, benda hauek erosoak eta eraginkorrak izateaz gain, ekonomikoak ere badira. Errentagarriak dira, aplikazio erraza dute, erosoak dira eta modu bikainean betetzen du zauriak azkar istearen funtzioa, infekzioak ekidinez. 
Benda elektronikoak ohiko bendak bezala aplikatzen dira, zauri edo lesioaren lekua bilduz. Bendaren alde batek bi elektrodo ditu, bat nimiñoa eta lore itxurakoa. Hau zauriaren gainean jartzen da. Besteak eraztun forma du eta osasuntsu dagoen azalaren gainean ipintzen da. Bendaren beste aldeak energia biltzen du harizko bobina batzuen bitartez.

