Ben Howarden kontzertua larunbatean Biarritzen

Ben Howarden kontzertua larunbatean Biarritzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ben-howarden-kontzertua-larunbatean-biarritzen/@@download/image/2012124118benhoward2.jpg
2012/12/13
berria
Neo folk kantari ingelesak 'Every Kingdom' lana aurkeztuko du Biarritzeko L'Atabal antzokian, iluntzeko 21:00etatik aurrera. Kazetaritza ikaslea izandako gaztearen lehenengo lana da, eta dagoeneko mundu mailako arrakasta lortu du. Sarrerak 11 eta 15 euro inguruan eskuratu ahal izango dituzue.


Adituen arabera, gitarraren maisu berria da Howard. Londresen jaioa, gaztetan Devonera joan zen bizitzera, eta bertako musikak eraginda hasi zen kantagintzan. Abestiak idatzi eta hainbat lekutan jotzen zituen, eta pixkanaka, ezagun egin zen Erresuma Batuan. Horregatik,'Every Kingdom' 2011ko irailean kaleratu bazuen ere, oso ospetsu egin dira haren aurretiko hainbat kantu, hala nola, 'These Waters'.

Iragan urtean, azkenik, abesti berriak bildu eta diskoa kaleratzea erabaki zuen. 2012an, beraz, diskoa aurkezteko birarekin hasi da. Ameriketara joan aurretik, baina, Europan izango da. Euskal Herrian egingo duen geraldi bakarra da Biarritzekoa. Ahots hunkigarria eta folk blues doinu lasaiak aurkeztuko ditu bertan. Gainera, Brother and Bones taldeak ere joko du Howarden ostean.