Beltzaren kolorea

Beltzaren kolorea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/14
kritika
Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Jon Alonso
175.zenbakia
Beltzaren kolorea
Jon Alonso saiakera, nobela nahiz itzulpenak ekarri dizkigun idazlea, nobela beltzaren inguruko hausnarketa sortarekin dator Beltzaren koloreak liburu berrian. Azken ehun urteetan alor horretan jardun diren zenbait idazle europar nahiz estatubatuarren estiloak eta batez ere eurek sortutako pertsonaiak (izan inspektore, izan polizia) ditu hizpide, testuinguru historikoan aztertuak. Nobela beltzaren zaletuentzat urrats bat harago doan ekarpena da Alonsorena, ekarpen guztiz subjektiboa, estilo horretan jarria dagoen oro analisian lagundu eta horretara bultzatuko duena.