Belgikak bere konstituzioa aldatu du “animalien babesa eta ongizatea” bermatzeko

Belgikak bere konstituzioa aldatu du “animalien babesa eta ongizatea” bermatzeko Aldaketa honekin Belgika Europar Batasuneko zazpigarren herrialdea bilakatu da, bere konstituzioan, babes hau gehitu duena. Beste herrialdeak Alemania, Eslovenia, Luxenburgo, Italia eta Austria dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belgikak-bere-konstituzioa-aldatu-du-201canimalien-babesa-eta-ongizatea201d-bermatzeko/@@download/image/pexels-munbaik-cycling-clothing-3893851-5851035.jpg
2024/07/01
Aldaketa honekin Belgika Europar Batasuneko zazpigarren herrialdea bilakatu da, bere konstituzioan, babes hau gehitu duena. Beste herrialdeak Alemania, Eslovenia, Luxenburgo, Italia eta Austria dira.
Belgikak bere konstituzioa aldatu du “animalien babesa eta ongizatea” bermatzeko

Belgikako parlamentuak animalien ongizatea txertatu du bere konstituzioan. Horretarako, zazpigarren artikulua aldatu du: “Estatu Federalak, komunitateak eta eskualdeak, euren eskumenetan, izaki sentikorrak diren animalien babesa eta ongizatea bermatu behar dute”. 

Aldaketa honekin, Belgika, Europar Batasuneko zazpigarren herrialdea bilakatu da animaliei babes hau eskaintzen Alemania, Eslovenia, Luxenburgo, Italia eta Austriarekin batera. 

Hala ere, artikulu hau aldatzeko burutu zen bozkaren aurretik ezbaidarik ez zen falta izan. Zeinbat alderdi eta sektorek euren beldurra azaldu zuten. Zenbait diputatuk, horien artean Vincent Van Quickenborne-k, euren kezka adierazi zuen, esanez beldur zela aldaketa honekin haragia jatearen debekua edo eltxo bat hiltzearena ez ote ziren laster etorriko. Adierazpen hauek alderdi berdeko Kristof Calvo haserrarazi egin zuten. 

Herrialdeko animalien aldeko elkarteek ospatu egin zuten erabakia eta “pauso historikoa” dela adierazi. Izan ere, animaliak izaki sentikorrak direla aitortzen du eta animalien tratu txarren aurkako epaietan eragina izango du honek.