Beleak gerizpean

‘Arratsalde honetan’ eta ‘Atalaia’ bezalako harribitxiak eman zituen Sorotan Bele taldearen uztak 90.eko hamarkadan, oraindik ahaztu ez ditugunak.
Mikel Errazkin, Urbil Artola eta Gorka Sarriegi elkarrekin jotzeko geratzen hasi ziren 1992 inguruan, txilibituari eta gitarrari ahotsa batuta. Bertsioak egiten hasi ziren, eta taldeak osotasuna behar zuela iritzita, baxua, bateria, biolina eta teklatua menderatzen zituzten hainbat lagun fitxatu zituzten. Pixkanaka beren abestiak sortzen hasi eta, taldekideetako baten aitak proposatuta, sei abestiz osatutako maketa grabatu zuten haren etxean. Maketa hura II. Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu… eta irabazi egin zuten!
Ondorengo hilabeteetan tabernetara bidali zuten lana, saltzeaz gain tabernako jabeei gustatu eta kontzerturen bat emateko aukera eskainiko zietelakoan, baina hori baino gehiago etorri zen bueltan: arrakasta ikusirik, kanta gehiago sortu eta Elkar argitaletxearekin lehen diskoa grabatu zuten; 40.000 ale baino gehiago salduta, herriz herriko festa birari ekin zioten, kontzertu zerrenda amaigabeari jarraiki. Pop-rocka zuten oinarri, "rock ez oso gogorra, egia esan", eta flauta eta biolinek folk tankera ematen zieten. "Denetarik esan digute, eta ez dakigu zein izan zen arrakastaren sekretua; ziurrenik, garaiko euskal rock erradikalarekin eta kantautoreekin loturarik ez zuen proposamena aurkeztea izan zen gakoa".
Hirugarren diskoa argitaratu ostean taldea desegitea erabaki zuten, arrazoi berezirik gabe, bizitzak norabide ezberdinetatik eraman zituelako.
Nonbait irakurri dut urtean behin elkarrekin afaltzeko ohitura duzuela…
Ohitura bagenuen, bai, baina aspaldi utzi behar izan genuen eguna zehaztea gero eta zailagoa zelako. Dagoeneko ez dugu harreman estuegirik, harreman txarrik ez izan arren.
Musikari loturik jarraitzen duzue?
Neurri batean ala bestean, baietz esango genuke… Batzuetan zenbait taldekide elkarrekin jotzeko elkartzen gara, beste helbururik gabe –Gorka Sarriegik erantzun dizkigu galderak–.
Ia hamar urte igaro ostean, nola oroitzen duzue ordukoa?
Oso oroipen onak ditugu, eta baita harrotasun puntu bat ere halako proiektu batean nahastuta ibiltzeagatik. Jendeak ez gaitu kalean ezagutzen, baina taldeaz eta musikaz oroitzen da, eta oso pozgarria da.
Noizbehinka entzungo dituzue zuen kantak irratian ala tabernaren batean; zer sentitzen duzue?
Euskal musikagintzan gure aztarnatxoa utzi dugula.
Mikel Errazkin taldekidea orain lau urte hil zen. Gainerakoek pentsatu al duzue inoiz berriro ere batzea?
Orain urte batzuk asmo hori izan genuen, eta entsegu pare bat ere egin genuen. Baina oso zaila zen denak elkartzea, taldekide asko ginelako eta bakoitzak bere bidea zuelako, eta bertan behera utzi genuen.

... eta gaur