Bele Bilboko Euskal Lutheria Eskolak sarbide probak martxan jarri ditu

Bele Bilboko Euskal Lutheria Eskolak sarbide probak martxan jarri ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bele-bilboko-euskal-lutheria-eskolak-sarbide-probak-martxan-jarri-ditu/@@download/image/bele_biolina_1460722046.jpg
2016/04/15
berria
Lutheria ikasketa ez arautuetarako izen ematea zabaldu dute maiatzaren 16ra arte, eta tribunal aurreko probak ekainaren 17an egingo dituzte Bilboko Arriaga Musika Kontserbatorioan

Artisau bokazioa sentitu eta musika nahiz luthier ofizioa pasioz ulertzen duen orori zuzendutako ikasketak dira. Hiru mailatan egituratutako planaren bitatez, Bele Euskal Lutheria Eskolako ikasleek sokazko musika tresnak egiten ikasten dute; biolin, biola nahiz biolontxelogile bilakatzen dira.

Ikasketa ez arautu hauetarako sarbide probak ekainaren 17an egingo dituzte Bele Eskolaren beraren egoitzan (Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Musika Eskolan), baina izena lehenago eman beharra dago: apirilaren 15etik maiatzaren 16ra bitarte.
Interesa dutenek, epe horren barruan izen emate orria entregatu beharko dute kontserbatorioan bertan, edota emailez bidali lutheria@conservatoriobilbao.com helbidera.


Hautaproba:

Ekainaren 17ko azterketak hiru proba barnebilduko ditu:
– Epaimahaiak proposatutako modelo baten gaineko marrazki artistikoa (notaren %35)
– Egur gaineko eskulana epaimahaiak proposatutako pieza bat egiteko (notaren %35)
– Epaimahaiak proposatutako gaiaren inguruko iruzkin idatzia (notaren %30)