Beldurrezko Zinemaren Astean Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Beldurrezko Zinemaren Astean Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko izen-ematea zabaldu dute 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago eta urriaren 14ra arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beldurrezko-zinemaren-astean-gazteen-epaimahaian-parte-hartzeko-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/albistea.png
2022/09/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago eta urriaren 14ra arte eman daiteke izena.
Beldurrezko Zinemaren Astean Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartzeko aukera dute gazteek, Gazteen Epaimahaiko parte izanda. 150 pertsonekin osaturiko taldea izango da eta eurek aukeratuko filmak eskuratuko du 33. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. 

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko aukeratutakoek film laburrak ikusi eta baloratu beharko dituzte urriaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko lauretan. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira eurek erabakitako saria banatzeko. Gainera, epaimahaiko kide guztiek 33. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute. 

18-30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete epaimahaian eta 150 eskari baino gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 28ko emanaldian izango direla baieztatu beharko dute, eta, bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Interesa izanez gero, Gazteriako webgunean zintzilikatutako formularioa bete beharko da urriaren 14 bitarte. Zozketa urriaren 19an egingo dute.