Beldurraren inguruko erakusketa jarri dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean

Beldurraren inguruko erakusketa jarri dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean Beldurrak kontrolerako zein gizarte aldaketarako duen izaera aztertzen du erakusketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beldurraren-inguruko-erakusketa-jarri-dute-iruneko-ziudadelako-mistoen-eraikinean/@@download/image/IMG-20230203-WA0016.jpg
2023/02/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Beldurrak kontrolerako zein gizarte aldaketarako duen izaera aztertzen du erakusketak.
Beldurraren inguruko erakusketa jarri dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean

Beldurra eta haren ondorioak dira 2020an sortu zen Nº 1,1 # El triunfo del miedo – El triomf de la por – Beldurraren garaipena erakusketaren abiapuntua. Testuen, argazkien eta beste hainbat baliabideren bilduma ikus daiteke erakusketan eta honako gogoeta du ardatz:  "COVID-19aren pandemia bukatzen ari dela ematen duen une honetan, nola oraindik ere beldurra, sentimendu gisa uxatzetik  urrun gauden. Hala, kontrol sozialerako tresna boteretsua bada ere, positiboa ere izan daiteke, sortzaileen ikuspuntutik komunitate bat biltzeko eta hobetzeko saiakerak bultzatzeko tresna ere izan daitekeelako".

Beraz, artea beste begirada batzuk plazaratzeko erabili nahi da, bestelako munduko bat irudikatzeko. Izan ere, "Abraham Maslowek defendatzen zuen bezala, ase gabeko premiek  pertsona guztien portaeran eragiten dute. Beldurra egokitze eskema gisa, norbanakoari (eta gizarteari) egoera zailen aurrean azkar eta eraginkortasunez erantzutea ahalbidetzen dion biziraupen eta defentsa mekanismo bat da".

Erakusketa martxoaren 12ra arte egongo da zabalik, Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairuan. María Ozcoidi-Morenok, Peio Basail Izcuek eta Fermín Díez de Ulzurrunek osatutako Maslow Industries (Iruña) eta Alexandra Garcíak, Vicky Benítezek, Àlvar Calvetek eta Nikolay Vetoshkinek osatzen duten La Trastera (Tarragona) kolektiboen arteko elkarlanaren ondorioz sortuta da. Gainera, beste artista batzuk ere kolaboratu dute, hala nola DEMOCRACIA kolektiboak, Nerea de Diegok, Pedro Pegenautek, Oier Gilek eta Ro Caminalek.