Beldur Barik, artearen bidez emakumeen kontrako bortizkeria salatzeko lehiaketa

Beldur Barik, artearen bidez emakumeen kontrako bortizkeria salatzeko lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beldur-barik-artearen-bidez-emakumeen-kontrako-bortizkeria-salatzeko-lehiaketa/@@download/image/20109235346CARTEL+BILINGUE.jpg
2012/12/13
berria
Beldur Barik, artearen bidez emakumeen kontrako bortizkeria salatzeko lehiaketa
16 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduriko ekimena da. Edozein arte adierazpidek balio du –pintura, musika, zinema, poesia, eskultura, dantza, argazkilaritza, ilustrazioa, poesia…- eta 1.000 euroko hiru sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean.
 

 

Antolakuntzak gogora ekarri du azken urteotan tratu txarrak jaso dituzten emakumezkoen %40 inguru 32 urtetik beherakoak direla, eta horregatik indarra egin nahi dute emakume gazteengan, horrelako kasuen aurrean nola jokatu jabetu daitezen.
Lanak urriaren 29a baino lehen eman behar dira tokian tokiko berdintasun sailean.
Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako udalen sareak antolatu du Beldur Barik ekimena. Azaroaren 27an, Emakumeen Aurkako Bortizkeriaren Kontrako Egunaren karietatik egingo dute jaialdi berezian banatuko dituzte sariak.