Beldur Barik 2013 azken txanpan sartu da!

Laugarren urtez, martxan da Beldur Barik! bideo lehiaketa. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 15era bitarte izango da zabalik, eta hilaren 30ean Basaurin egingo dituzten Beldur Barik topaketetan emango dituzte aditzera irabazleen izenak.
Azaroaren 25eko Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babes eta diru-laguntzarekin batera, Berdur Barik! programa abiatu zuen udalen Berdinsareak 2009an. Indarkeria sexista prebenitzea eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak bultzatzea du helburu ekimenak.
Eta egitasmo horren baitan, hain zuzen, Beldur Barik! bideo lehiaketa antolatzen hasi ziren. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, eta andrazkoen aurkako diskriminazioa ikusarazten duten lanak aurkeztu behar dituzte parte hartzaileei. Aurtengo ediziora lanak bidaltzeko epea azaroaren 15ean itxiko dute, eta parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dituzte: 12 eta 17 urte bitartekoak batetik, eta 18 eta 26 urte artekoak bestetik; bakarka nahiz taldean osatutako lanak aurkeztu ditzakete. Iaz, esaterako, 131 bideo jaso zituzten orotara, eta aurten ere kopuru berberera iristea da helburua.
Parte hartzeko, nork bere bideoa osatu eta Sareko plataforma batera igo beharko du lehenik. Eta ondoren, beronen lotura eta datuak jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali.
Basauriko topaketak
Irabazleen izenak hilaren 30ean, larunbata, jakinaraziko dituzte, Basaurin egingo dituzten Beldur Barik topaketetan. Kategoria bakoitzeko irabazleek 500 euro eskuratuko dituzte, eta aipamen berezia jasotzen dutenek 250 euro; halako lau sari banatuko dira, bi kategoria bakoitzeko.
Baina sari banaketa ekitaldiaz gain, beste hainbat jarduera ere egingo dituzte egun horretan: herriko lehiaketaren sari banaketa, tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak… goizeko 12:00etatik aurrera. Talde feministak, gazteak, antolatzaileak… eta nahi duen oro gonbidatuta dago egun horretan ongi pasa eta berdintasunean oinarritutako jarrera aldarrikatzera.