Belazeak Pekingo teilatuetan

Belazeak Pekingo teilatuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belazeak-pekingo-teilatuetan/@@download/image/2009942684belazeak_pekingo_teilatuetan.tif
2012/12/13
berria
Belazeak Pekingo teilatuetan
Pekin Txinako hiriburuan ageri-agerikoa da ingurumenarekiko kezka, eta ekimen berezia jarri dute martxan klima aldaketari aurre egiteko: belar artifiziala landatzen ari dira eraikin jakin batzuen teilatuetan. Oraingoz, hiriburuko ospitale eta etxe bakan batzuetan baino ez dituzte jarri 'teilatu berdeak', baina egitasmoa zabaltzeko asmoz dabiltza bertako agintariak. Ekimenaren helburu nagusia energia aurreztea omen da. Antza, neurri honekin, energiaren %26 aurrez daiteke. Zein da 'teilatu berdeen' abantaila nagusia? Isolamendu paregabea eskaintzen dute.