Belaunaldiaren arabera, gehien erabiltzen diren emotikonoak

Belaunaldiaren arabera, gehien erabiltzen diren emotikonoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belaunaldiaren-arabera-gehien-erabiltzen-diren-emotikonoak/@@download/image/pexels-ann-h-45017-7313447.jpg
2026/06/29

Testua: Maitane Legarreta

Belaunaldiaren arabera, gehien erabiltzen diren emotikonoak

Wavemaker agentziak emotikonoen inguruko azterketa egin du, belaunaldi bakoitzak nola erabiltzen dituen jakiteko. 54 herrialdetako ia 450.000 pertsonaren artean egin dute galdeketa.ย 

Z belaunaldikoen artean emotikono erabiliena zein den ba al dakizu? Bada, bi daude rankingaren gorenean. Alde batetik, barrez lehertzen ari dena (๐Ÿ˜‚), eta, beste aldetik, bihotza (โค๏ธ). Horien ondoren,ย aurpegiaren bueltan bihotzak dituena (๐Ÿฅฐ) eta erpurua goraka (๐Ÿ‘) . Aniztasun handiagoa dago hala ere, beste belaunaldietan hainbeste erabiltzen ez direnak ere ageri baitira, esaterako azaltzen zaila den keinu irribarretsu gogaikarria(๐Ÿ˜), begi-jokoenak (๐Ÿ™„๐Ÿ‘€), urtzen ari den aurpegia (๐Ÿซ ), sua (๐Ÿ”ฅ), edota buruhezurra (๐Ÿ’€).

Gainerako belaunaldietan erpurua edo hatz lodia goraka (๐Ÿ‘) agertzen dena erabiltzen dute gehien. Millenniallek ez, ordea. Haien kutuna barrez lehertzen ari den emotikonoa da (๐Ÿ˜‚), eta bigarrena, berriz, barrez lehertzen dena eta okerka ageri dena (๐Ÿคฃ), ingelesezย Rolling on Floor Laughing deitzen zaiona, hau da, lurrean bueltaka barrez aritzea. Haien atzetik honako hauek daude: erpurua goraka, bihotza, aurpegiaren bueltan bihotzak dituena (๐Ÿฅฐ), irribarrea (๐Ÿ˜Š), batutako eskuak (๐Ÿ™), pentsakor dagoena edo goibeltasuna islatzen dutenak.

"Belaunaldi isila" deitzen zaionak, 1948 baino lehen jaiotakoek, gainerakoek baino askoz emotikono gutxiago erabiltzen dituzte, hamahiru bakarrik. Erpuruarena (๐Ÿ‘) da gehien erabiltzen dutena, eta bestela aurpegi irribarretsua (๐Ÿ˜Š), barrez lehertzen ari dena (๐Ÿ˜‚) edo bihotzaย (โค๏ธ).ย 

X belaunaldikoak, 1965 eta 1981en artean jaiotakoek ohiko emotikonoetara jotzeko joera dute: erpurua, barrez lehertzen ari dena, bihotza eta aurpegi irribarretsua. Babyboomerrek, 1946 eta 1955 artean jaiotakoek, ere ohitura bera dute.

Eta zuk, zein erabiltzen dituzu gehien?