Belakoren amaiera bira Euskal Herritik!

Belakoren amaiera bira Euskal Herritik! Gabon hauetan hemendik ibiliko da musika talde mungiarra! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belakoren-amaiera-bira-euskal-herritik/@@download/image/grupo-Belako_EDIIMA20180413_0697_3.jpg
2018/12/17
berria
Gabon hauetan hemendik ibiliko da musika talde mungiarra!
Belakoren amaiera bira Euskal Herritik!

Urte oparoari amaiera polita eman nahi dio Belako musika talde mungiarrak, eta birari agur esateko, abenduan etxetik ibiliko dira. Aste honetan hasiko dute urteko azken kontzertu tanda, Zarautzen, hilaren 20ean; ondoren Igorre, Ondarroa eta nola ez, Mungia bisitatuko dituzte. Urtea borobil amaitzeko berriz, Atarrabiako Hatortxu Rocken joko dute.

Hemen dituzue Belakoren azken kontzertuen nondik norakoak. Jakin dagoeneko sarrerak salgai daudela!
Abenduak 20: ZARAUTZ, Putzuzulo gaztetxea.
Abenduak 22: IGORRE, Kinu gaztetxea, Sua-rekin batera.
Abenduak 23: ONDARROA, Beikozinirekin.
Abenduak 28: MUNGIA, Olalde aretoa, Sua, TOC eta Lukiek taldeekin.
Abenduak 29: HATORTXU ROCK, Atarrabia.