Belakok eta Anarik bost kontzertu emango dituzte elkarrekin, abenduan eta urtarrilean

Belakok eta Anarik bost kontzertu emango dituzte elkarrekin, abenduan eta urtarrilean Iruñean, Bilbon, Donostian, Gernikan eta Gasteizen izango dira emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belakok-eta-anarik-bost-kontzertu-emango-dituzte-elkarrekin-abenduan-eta-urtarrilean/@@download/image/BELAKO FOTO1.jpeg
2024/09/10
Iruñean, Bilbon, Donostian, Gernikan eta Gasteizen izango dira emanaldiak.
Belakok eta Anarik bost kontzertu emango dituzte elkarrekin, abenduan eta urtarrilean

Anari eta Belako bira laburra egiteko elkartuko dira Eguberrien bueltan. Bost kontzertu emango dituzte Euskal Herrian, hilabeteko tartean, abenduaren bostetik urtarrilaren bostera bitarte. 

Lehen kontzertua Iruñeko Zentral Aretoan izango da, abenduaren 5ean. Bilboko Kafe Antzokian joko dute abenduaren 19an, eta 27an, berriz, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. 

Urtarrilean bi hitzordu daude lotuta: bata, Gernikako Astran, urtarrilaren 4an; eta bestea, Gasteizko Jimmy Jazzen, urtarrilaren 5ean.

Anarik Giza zarata, bere zazpigarren diskoa, aurkezten jarraituko du, zortzi urtez diskorik argitaratu gabe igaro ondoren kaleratutako azkena. Belakok, berriz, Sigo regando diskoaren etxeko bira amaitu eta, ondoren, Europako birari helduko dio.