Belako taldeak laster kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kantu berria kaleratu du
Belako taldeak, Orein Orain izeneko kantua kaleratu du, uda honetan argitaratuko duen disko berriaren aurrerapen kantua, hain zuzen. Diskoa irailaren 8an kaleratuko da, baina dagoeneko aurretik erosteko aukera eskaintzen dute hemen. Horretaz gain, aurre-salmenta diskoa erosten duenari kontzertu birtual baterako sarbidea ere eskainiko diote.
Mungiako taldeak euskara eta erdara uztartu ditu lan berrian. Gainera, taldeko gitarra den, Josu Billelabeitia, izan da diskoa ekoiztu duena. Taldea momentu garrantzitsu batean dagoela azpimarratzen du laukoteak. Horren isla da, oraindik diskoa atera gabe, jada 20 kontzertu baino gehiago dituztela lotuta. Abesti berria entzuteko sakatu hemen behean.
