Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare izango dira EHZ Festibalean

Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare izango dira EHZ Festibalean Ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da jaialdia, Irisarrin, eta sarrerak salgai daude webgunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belako-kolinga-afrika-bibang-ada-oda-kristonak-eta-muare-izango-dira-ehz-festibalean/@@download/image/zetmu.jpeg
2023/03/07
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da jaialdia, Irisarrin, eta sarrerak salgai daude webgunean.
Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare izango dira EHZ Festibalean

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 27.edizioaren inguruko lehen xehetasunak iragarri dituzte antolatzaileak. Edizio hau ere Irisarrin egingo dute, laugarren aldiz, ekainaren 30etik uztailaren 2ra, Etengabe azalberritzen lelopean.

Bertan joko duten taldeetako batzuk zeintzuk izango diren ere jakinarazi dute: Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare. Laster emango dute jaialdian parte hartuko duten beste talde batzuen berri.

Kontzertuez gain, bestelako ekintzak ere izango direla aurreratu dute, hala nola zirkua, hitzaldiak, mahai-inguruak edota haurren txokoa.

Hiru egunetarako sarrerak www.ehz.eus webgunean eros daitezke, 40 euroan, martxoaren 12ra arte. Apirilean berriz irekiko dute sarreren salmenta. Festibalean laguntzeko izen-emateak ere apiriletik aurrera zabalduko dituzte.