Belako, Benizze, Lysistrata, Vincen Garcia eta Nakar izango dira EHZ jaialdian
Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiaren 38.edizioko taldeetako batzuk iragarri dituzte dagoeneko. Belako, Benizze, Luysistrata, Vincen Garcia eta Nakar taldeak arituko dira oholtzan, besteak beste.
Aurtengoan bestelako berrikuntzak ere badira, kokalekua kasu. Nafarroako Behereko Arberatzen izango da lehenengo aldiz, Amikuze eskualdean, ekainaren 28tik 30era.
Ohiko moduan, egunean zehar denetariko animazioak (zirkoa, kontzertuak, haurren txokoa...) izango dira plazan. Horretaz gain, hainbat gairen inguruko mintzaldi, tailer eta mahai-inguruak ere antolatuko dituzte.
Hiru eguneko bonuak 40 euroan eskura daitezke martxoaren 31era arte, EHZren webgunean. Apiriletik aurrera, 50 euroan salduko da eta, maiatzaren 4tik aurrera, berriz, 60 euroan. Egunez eguneko sarreren salmenta apirilean irekiko da eta festibalean bertan ere erosi ahal izango dira.

