Bekat'uros eguna ospatuko dute Atharratzen, larunbatean

Bekat'uros eguna ospatuko dute Atharratzen, larunbatean LGBTQIA+ kolektiboaren bigarren festa eguna izango da, eta harrotasunaren karrika itzulia egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bekaturos-eguna-ospatuko-dute-atharratzen-larunbatean/@@download/image/paysbasqueinterieuretsoule-62e2688cd5b242b392c008690d996fc6-190636-ph0.jpg
2024/04/18

Argazkia: M.B. (Sud Ouest)

LGBTQIA+ kolektiboaren bigarren festa eguna izango da, eta harrotasunaren karrika itzulia egingo dute.
Bekat'uros eguna ospatuko dute Atharratzen, larunbatean

"Harrotasuna eta genero disidentzia" plazara aterako dituzte Bekat'uros egunean. Iaz egin zuten lehen aldiz, Prefosta elkarteak eta Altxalilik antolatuta, Atharratzeko ostatuan, baina aurtengoan herri osora zabalduko da LGBTQIA+ kolektiboaren ospakizuna. Hala, karrika edo kalea eurena dela aldarrikatuko dute, eta espazio segurua izan behar dela. 

Eguna aperitifarekin hasiko da, 11:30ean, eta ondoren, 12:00etan, Bertso Bingo bazkaria izango da, Miren Artetxe eta Aner Euzkitze bertsolariekin. Harrotasunaren karrika itzulia egingo dute, 16:30ean, eta 19:00etatik aurrera antolatu dituzte ikuskizun eta kontzertuak: Hor Hor, Mejillon Tigre, Altxalili Show, Ginger, DJ Linda DeMorrir eta DJ Virgin Mari.

Bazkaria 20 euroan izango da eta aurrez egin behar da erreserba prefosta.elkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 0767343131 telefono zenbakira deituta.