BEHIN ETA BERRIZ BIRZIKLATU DAITEKEEN PLASTIKOA SORTU DUTE

BEHIN ETA BERRIZ BIRZIKLATU DAITEKEEN PLASTIKOA SORTU DUTE PDK deitutako polimeroa da, %100 birziklagarria. Bere hasierako egoera molekularrera itzultzeko ahalmena du eta propietate berriak eskuratu ditzake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/behin-eta-berriz-birziklatu-daitekeen-plastikoa-sortu-dute/@@download/image/iStock-891437178-Mukhina1-1200x800.jpg
2019/05/20

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

PDK deitutako polimeroa da, %100 birziklagarria. Bere hasierako egoera molekularrera itzultzeko ahalmena du eta propietate berriak eskuratu ditzake.
BEHIN ETA BERRIZ BIRZIKLATU DAITEKEEN PLASTIKOA SORTU DUTE

Ia 9.000 metrotara, Everesteko puntan ere, plastikoa aurkitu daiteke. Ez dago munduan txokorik plastikorik gabe. 2050. urterako ozeanoetan arrainak baino plastiko gehiago egongo da. Egoera apokaliptiko honen aurrean, gero eta ahots gehiagok aldarrikatzen dituzte ohitura aldaketak kutsadurari aurre egiteko. Ahots horietako bat da Berkeley (AEB) laborategiko ikertzaile taldearena, ikertzaile hauek etengabe deskonposatzen eta birziklatzen den plastikoa garatzea lortu baitute.

Plastikorik gehiena ez dago berriz birziklatzeko diseinatua, birziklagarriak ez diren koloratzaile eta beste substantzia kimikoak izan ohi dituzte “Birziklagarriena” kontsideratutako plastikoak ere 700 urte behar ditu desegiten.

Berkeley-ko taldeak ordea, hasierako propietateak galdu gabe maila molekularrean deskonposatzea posible den plastiko baten aurkikuntza egin dute. Plastiko mota hau merkaturatuko balitz, birziklatu ezin daitekeen plastikoaren alternatiba bilatuko litzateke. Aurkikuntza hau momentu ezin hobean agertu da, ezinbestekoa baita gure birziklatze sistema modernizatu eta plastikoa bezalako material sintetikoei eman beharreko erabilera birplanteatzea ondorioak larriegiak izan baino lehen. Plastikoa sortzeko lehen polimeroa 1907an sintetizatu zen eta ordutik bere produkzioak goraka egin du etenik gabe. 2050. urterako 500 milioi tonatara iritsi gaitezke irtenbide bat jarri ezean. Egun kosmetikoek eta hortzetako pastek ere plastikoa daramate, horrek osasunerako dakarren kaltearekin eta horietarik %5 bakarrik birziklatzen da; egun ez baitago inongo birziklatze metodorik plastikoaren hasierako propietateak berreskuratzeko gai denik. Aurkikuntza honek ordea, gure etorkizun beltzaren noranzkoa argitu dezake itxaron izpi batzuk sortuz.