Behin betirako...Utikan!

Utikan taldeak azken kontzertua emango du hil honetan Donostian. Euskal musika talde beteranoetako baten azken agurra izango da.
Euskal musika talde beteranoetako batek agur esango digu hil honetan. Utikan taldeaz ari gara. Irailaren 28an azken kontzertua emango dute Donostiako Urgull mendiko guardaetxean.
Utikan 1986an sortu zen. Non? Donostiako errepublika independente txikia dirudien Añorga auzoan. Punk izpirituz jaiotako talde hartako partaideek ez zuten uste hain luze iraungo zutenik. Izan ere, 12-13 urterekin igo ziren lehen aldiz oholtzara, musika tresnen ondoan ipotxak ziruditela (goiko argazkian). Oso tipikoa zen hori 80ko hamarkadako punk mugimenduan. Teknika baino, gogoa baitzen orduan garrantzitsuena. Hasiera hartatik bi musikarik jarraitzen dute taldean: Rafa (gitarra eta abeslaria) eta Unai (baterijolea).
Bilakaera sakona
Urteotan guztiotan Utikan-ek lau maketa eta hiru disko plazaratu ditu. Lan horiek taldeak izandako bilakaeraren ispilu dira. Hasierako maketetako punk doinuei falta zitzaien teknika bereganatuta, taldeak metal ukitua hartu zuen autoproduzitutako lehen diskoan. Bide beretik jarraitu zuen Oihuka etxeak kaleratutako bigarren lanak.
Dena den, erabateko heldutasuna Iz disketxearekin karrikaratutako "Bidea" azken diskoarekin heldu zitzaien. Kritika onak izan zituen disko hartan, añorgatarrek beren bidea aurkitu zutela zirudien, garai bateko metal ukitua alboratu eta doinu rockero lasaiagoetara joaz. Tarteka pop ukituz, sinpletasunera jo zuten, garai bateko konposizio korapilotsuekin nekatuta.
Estiloak estilo, Utikan gauza asko ikusi eta ikasitako taldea da. Euskal Herri osoa gaztetxez josita zegoenean jaioa eta hazia, gaurkoak ez bezalako garaiak ezagutu ditu. Gaztetxeak proposamen borondatetsuen zurrunbiloa zirenekoa, jendea edozein zuzenekoren gose zegoenekoa. Alde horretatik, asko aldatu dira gauzak. Onerako? Txarrerako? Norberak erantzun dezala galdera.
Gogoan izan! Irailaren 28an duzue azken hitzordua Añorgako taldearekin. Orduan bai, helduko da aurpegira esateko garaia: Utikan hemendik!