Behi batekin ezkondu nahi du

Behi batekin ezkondu nahi du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/behi-batekin-ezkondu-nahi-du/@@download/image/77p12Behia.jpg
2012/12/13
berria
Vladimir Putin Errusiako presidentea zur eta lur geratu berri da, internautekin izandako solasaldi digital batean, gizon batek behi batekin ezkontzeko baimena eskatu diolako. Siberiako Kemerovo herrian bizi da Boris Gabov nekazaria. Gaboven arabera, herriko emakume guztiek alde egin dute, berak ezkondu egin nahi du, eta  aukera bakarra du: animalia batekin ezkontzea. Ez dute jakinarazi Putinek zer erantzun dion.