Behartsuentzako dirua

Behartsuentzako dirua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/behartsuentzako-dirua/@@download/image/20p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Familiarik gabeko Sevillako alargun batek bi milioi euro emango dizkie bertako behartsuei. Agindutakoaren arabera, diru guztia behartsuei laguntzeko erabili beharko da, baina soilik behartsu jakin batzuei. Emakumeak dioenez, beti behartsuak izandakoak bizimodu horrekin ohituta daude eta beraz, ez dute diru premia. Sevillako alargunaren arabera, txirotu aurretik aberatsak zirenak, horietxek dituzte arazo gehien eta ondorioz, dirua haiei eman beharko zaie. Bereizketa “bitxia”, inondik ere, alargunak egindakoa.