Behartsuentzako albaitariak

Behartsuentzako albaitariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/behartsuentzako-albaitariak/@@download/image/20128284499SAO_PAULO.jpg
2012/12/13
berria
Behartsuentzako albaitariak
Sao Paulon animalia behartsuentzako ospitale bat zabaldu dute, Brasilgo lehena. Hobe esanda, etxeko abereen osasun-beharrak asetzeko gaitasun ekonomikorik ez duten jabeei zuzendua da, eta ikaragarrizko arrakasta izan du: goizeko 3:00etan ere bezero ilara luzeak osatu dira erietxeko atean! Oraingoz 25 albaitari eta beste hainbeste funtzionario ari dira lanean, baina eskaera handiak eta Sao Paulon dagoen animalia kopuru itzela dela eta, –sei milioi baino gehiago– zerbitzua zabalduko dutela jakinarazi dute.