Beharragatik

La Pazen dagoen Boliviako Nazioarteko Asanblada Legegilearen aurrean egin zuten protesta Boliviako Haur eta Nerabe Langileen Batasuneko kideek orain bi hilabete, herrialdeko Diputatuen Ganbera onartzekotan zen Mutiko, Neskato eta Nerabe Kodearen kontra. Herrialdeko legediak lan egiteko gutxieneko adina hamalau urtetan ezartzen badu ere, bost eta hamazazpi urte arteko gazteen %28 beharrean aritzen dira. Gazteen hitzetan, kaleko saltzaile eta ibilgailu-zaintzaile burujabeek ez lukete gutxieneko adin mugarik izan behar, eta agindupeko langileena hamabi urtetan ezarri beharko litzateke. Morales presidenteak haiekin bat egin du.