Begoña Kortina: "Ingelesek gustu berezi samarra dute"

Ikus-entzunezko komunikazioen karrera EHUren Leioako campusean egin zuen. Getxotarra da, 1978ko uztaldikoa. Egun ETBren berriemaile lanetan dabil Erresuma Batuan, eta Blair, Erret Familia eta beckhamdarrak ez ditu arrotz. Tea atsegin du, baina aukeran, nahiago du Bakioko txakolina.
Baby sitter edo au-pair aritu gabe, ETBren berri-emailea zara Londresen.
Euskal Telebistan lanean hasi baino urtebete lehenago, lagun batzuekin egon nintzen Londresen, eta hiriaz maitemindu nintzen. Ondoren Jaime Otamendirekin hitz egin nuen, eta ETBrentzako lanean hasi nintzen.
"Punk is dead!"; beraz, gaur egun zein musika mota dago indarrean Ingalaterran?
Musika elektronikoaz gain, beste hamaika musika mota topa daitezke: jazza, world musika... gainera, funk eta sould ugari entzuten da. Bestalde, AEBtako popak arrakasta handia dauka, baita "patxangada" britainiarrak ere. Could Play taldeak oraintsu plazaratu du CD berria, eta izugarrizko arrakasta du Ingalaterran.
Ingalaterrako gazteak "rave" festak egiten jarraitzen al dute? Etxe edo pabiloi zaharrak okupatu ondoren, festa egiten al dute poliziak bertatik kanporatu arte?
Bai. Jai bitxi horiek hainbat lekutan antolatzen dituzte, garai bateko fabriketan, zelaietan nonahi. "Rave" horien berri emateko, parkeetan kartelak jartzen dituzte, edo chat munduaz baliatzen dira. Indarra dute, bai.
Zure herrian, Getxon, Jazzaldi ospetsua egiten da urtero. Eta Londresen?
Jazz-kafe batera joateko ohitura dut. Igandetan, "jazz-arratsaldeak" izeneko saioetan, musikariak elkarrekin biltzen dira eta emanaldiak eskaintzen dituzte. Harrigarria da: aurretik elkar ezagutu gabe, sekulako musika egiteko gauza dira!
Mitoaren arabera, ingelesek ez dakite janzten. Egia al da?
Gustu berezi samarrekoak dira, neskak, batik bat. Emakumeek nolabaiteko harremana dute arrosa kolorearekin, eta barregarri geratzeko beldur edo zentzu hori ez daukate oso garatua. Freskoak dira, bost axola zaie ondokoak zer dioen.
Blair hirugarren aldiz aukeratu dute lehen ministro. Bere belarri zabalak xarma galtzen ari al dira?
Bai. Erresuma Batuko hauteskundeak barrutietan antolatu ohi dira, eta barruti bakoitzean, legebiltzarkide bat aukeratzen da. Esaterako, Londres ekialdeko barrutietako biztanleriaren %40 musulmana da, eta musulman horiek normalean laboristen alde egin ohi dute, baina oraingoan, laboristek galdu egin dute.
Begibistakoa denez, Irakeko gerrak zerikusi handia izan du musulmanen aldaketa horretan. Beste barruti batzuetan, aldiz, zerbitzu publikoen egoera kaskarrak boto galera ekarri dio Blairri. Hala ere, orain arte hautagai liberal-demokratak edota kontserbadoreak nagusitu diren toki batzuetan, laboristek irabazi dute oraingoan.
Ingelesek ere ez dute erakargarritasun handirik sentitzen Europako Konstituzioarekiko.
Erresuma Batua euro-eszeptikoen herrialdea da. Inkesten arabera, orain erreferenduma egingo balitz, hiru britainiarretatik bik konstituzioaren aurka bozkatuko lukete.
Gazteen bandalismoari aurre egiteko, Blairrek lege bat jarri nahi du indarrean.
Antza, horrelako ekintzen ondorio gisa, egunero 66.000 salaketa aurkezten dira Ingalaterran eta Galesen. Lege horrekin, mozkortutako nerabe taldeen jokaera antisozialak ekidin nahi dituzte.
Ipar Irlandako auzian, Paisley, Hume, Trimble eta Adams mahai baten inguruan ikusiko al ditugu?
Hauteskunde kanpainan, Adamsek armak behin-betirako uzteko eskatu zion IRAri. IRAk biharamunean erantzun zuen, "proposamena eztabaidatu ondoren, gure erabakia jakitera emango dugu" esanez, baina erabaki horren zain gaude oraindik. Muturreko bi alderdiek, Paisleyrenak eta Sinn Feinnek, ez dute akordiorik lortu. Akordio hori gertatu ezean, Ipar Irlandako autonomia, Ostiral Santuko Akordioak eta Stormoteko batzordea, ez dira indarrean jarriko.
Euskal Herrian, etxebizitzarena auzi larria da. Squatter edota etxe okupatuen mugimendua bizirik al dago Ingalaterran?
Gainbeheran dago. Erresuma Batuko herritarrak itsututa daude etxe bat erosi, ondoren hori saldu, eta gero habi are garestiago bat erostearekin. Sekulako etxeekin amets egiten dute: telebistan ere, gisa horretako saioak ikus daitezke.

Kamera aurrean Uxue Barkosen kimua al zara?
Nahi nuke! Ni baino kazetari hobea da.
Esan al dizute, mikrofonoa eskuetan, bertsolari planta duzula?
Oso trankil eta eroso sentitzen naiz kamera aurrean; agian, nire bideo eta erreportajeak ikusten ez ditudalako.
Martxoan, Sorginen Laratza saioan, suhiltzailez mozorrotutako morrosko batek strip-teasea egin zizun. Zelan?
Beno, ikuskizun hark ez du nire izaerarekin zerikusi askorik...
Bere ipurdia olioz ferekatzea asko kosta al zitzaizun?
Bai, nahikoa.
Ez zintugun Camilla eta Carlosen ezteian ikusi.
Ez ninduten gonbidatu, baina Windsoreden izan nintzen. Nahiko giro lasaian egin zen, eta horrek erakusten du, erregetzarekiko gauzak aldatzen ari direla. Turistak topatu nituen, batik bat.

Kate motzean